Loading Ekitaldiak

BBK network afterwork: Zure erakundearen eragina neurtu ¿Zergatik da beharrezkoa?

BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian.

Data 09/04/24

Ordua 10:00h

Lekua BBK Kuna

Zure proiektua edo negozioa hasita dago, eta gauza asko planteatzen eta kezkatzen zaituzte. Baliteke, halaber, azkenaldian “inpaktuaren neurketa” esamoldea entzun izana. Interesatu beharko litzaizuke?

Erantzuna da argi eta garbi baietz, izan ere, inpaktuaren neurketak erabaki arrazionalak eta planifikatuak hartzeko aukera emango dizu, eta horrek epe luzera bizirik irauteko aukera handiagoak emango dizkio zure proiektuari. Inpaktua neurtzeko metodologia lehenbailehen aplikatzea, zure erakundearen egoera edozein dela ere, lehiarako abantaila izango da denboran.

Training honetan, inpaktua neurtzeko moduaz, kontuan hartzen diren adierazleez eta dinamika parte-hartzaileen bidez duen garrantziaz hitz egingo dugu. Dinamika horiek guztia erraz ulertzen eta ikuspegi hori gure proiektuetan aplikatzeko prestatzen lagunduko digute.

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

BBK Tech and Humanity Summit

Summiteko saio pribatuek adimen artifizialaren, demokraziaren eta gizarte-eragin edo inpaktu sozialerako teknologiaren arloko erronka eta aukera nagusiei buruzko ideiak konektatzera eta trukatzera gonbidatuko dituzte parte-hartzaileak.