Loading Events

Programak

Jarraitu gertutik BBK Kunan gertatzen ari dena

Auzoko Aholku Kontseilua

BBK Kunak Aholku Kontseilua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoetako jendeak osatutako organoa da. Organo horrek BBK Kunaren erabakiak gidatuko ditu, eta, urtero, proiektu bat aukeratuko du inguruko pertsonek eta eragileek aurkezten dituztenen artean. Auzo horietatik aurkeztu ziren 110 hautagaien artean zozketa bidez 21 herritar, profil askotakoak, aukeratu ziren. Kontseilua 2020. Abenduan hasi zen funzionatzen eta laster egongo dira saio gehiago.

Mano alzada

The Future Game

The Future Game lurraldeko gazteei zuzendutako prestakuntza-programa da, eta ikaskuntzaesperientzia “gamifikatua” ─hau da, jolasen mekanika hezkuntza-eremura eramana─ bizi egiten dute. Proiektu honen bidez, 30 gaztek mende honetako joera eta erronka nagusiak aztertzen ari dira, ingurunean eragin positiboa izango duten konponbideak bilatzeko. “The Future Game” proiektuaren helburuak hiru dira:

  • Ideia eta enpresa berriak sustatzea, non beraien bideragarritasun ekonomikoa bezain garrantzitsua izango den gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa.
  • Gazteak trebetasun eta tresnekin gaitu edo prestatzea, aldaketaren eragile izan daitezen.
  • Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko prestaturiko erakundeen ekosistema bat sortzea.

“The Future Game” ekintzan ikasteko jolas bat da. Bidaia futurista bat da, non partehartzaileak baitira protagonista nagusiak, eta eurek ezartzen dituzte etorkizun berri bat sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

The Future Game-i buruz informazio gehiago ikusteko, esteka honetan sar zaitez.

Mano alzada