1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Etorkizuneko biztanleak

Gune hau BBK Kunaren barruan sortu da, etorkizunari buruzko eztabaida publikora herritarrak gehitzeko asmoarekin; izan ere, beraien ahotsa ia ez dago ordezkatuta, nahiz eta aditu eta erakundeek egiten dituzten prospekzioek zuzenean eragiten dieten.  2050ean lana, moda, elikadura, garraioa edo hezkuntza zelakoak izango diren adierazten duten aurreikuspen zientifiko eta instituzionalak daude, baina herritarrek ezjakintasun handia dute beren eta seme-alaben bizitza antolatzeko ezinbesteko informazio horri buruz. Aldi berean, etorkizun hori herritar horien ekintzen, portaeren eta balioen araberakoa izango da hein handi batean. Gune honetan, biztanleak etorkizunaren eztabaidaren erdigunean jarri gura dira, bai aldaketetara hobeto egokitzeko informazio baliotsua izan dezaten, bai beraien ahotsa eta lehentasunak kontuan izan ditzagun, horrela zelanbait haiek ere etorkizun hori baldintzatu eta gure gizartearen garapen jasangarrira bidera dezaten.

 HERRITARREN BEGIRADAK

Pertsona gehienen bizi-proiektua lanak markatzen du modu batean edo bestean.  Adituek eta erakundeek produkzio-gune horren erabateko eraldaketa marrazten digute etorkizunerako.

Azterlan honek herritarren ahotsa jartzen du eztabaida honen ─lehiakortasun jasangarrira eta gizarte-ongizatera bideratutako lanaren etorkizunari buruzkoaren─ erdigunean.  

1. BLOKEA – LANA ETA DENBORA

Nahiz eta herritarren % 80 aurka egon eta erretiroa hartzeko adinik egokiena 63 urtekoa dela uste izan, lanean jarraituko dugu 70 urtetik aurrera. Gehienek uste dute etorkizunean orain baino ordu gutxiago lan egingo direla, eta % 59 baldintzarik gabeko errenta unibertsalaren alde dago.

2. BLOKEA – LANA ETA LANTOKIA

Telelana izango da aukerarik ohikoena herritarren % 58ren arabera, eta enpresak gure esparru digital pribatuan sartuko dira. % 80k uste du nomada digitalak normalizatuko direla eta beste herrialde batzuetako enpleguak lortzeko aukera izango dela, lurraldetik mugitu barik.

3. BLOKEA – LANAREN ETORKIZUN BERDEA

% 63 garapen ekonomiko justu eta jasangarrirako Europako Itun Berdearen alde dago, eta uste du gure gazteei Euskadin kalitatezko enpleguak lortzen lagunduko diela. % 80k uste du enplegu berri horiek gehiago izango direla merezimenduen araberakoak kontaktuen araberakoak baino, eta sortzen ari diren enpresa berriak izango direla 2050ean protagonista.

Herritar gehienen itxaropena da 2050erako desagertu egingo dela generoaren araberako soldata-arrakala, eta langileen eskubideek babes handiagoa izango dutela.  % 57k beharrezkotzat jotzen du etorkinak egotea etorkizuneko lan-merkatuan.

4. BLOKEA – DIGITALIZAZIOA ETA ROBOTIZAZIOA 2050EAN

Gehienek uste dute robotizazioak lan-karga jasangaitzenetatik askatuko gaituela, eta ez direla mehatxu bere lanposturako. % 88k ez luke onartuko bere nagusia robot bat izatea.

% 46k uste du digitalizazioak, robotizazioak eta adimen artifizialaren garapenak ez dutela enplegu berririk sortuko.

5. BLOKEA – ETORKIZUNEKO LANBIDEEI BURUZKO EZJAKINTASUNA

Euskal herritar gehienek ez dute ezer entzun adituen arabera etorkizuna markatuko duten lanbide askori buruz, eta ez dakite zer enplegu sortuko dituen trantsizio energetikoak. % 70ek baino gehiagok ez dituzte entzun lanbide berri hauek: hondakin-detektatzailea, karbono-aztarnan aditua, datu-detektibea edo Walker/Talker.

“Lanaren etorkizuna” txostena