{"id":16337,"date":"2026-01-27T08:34:01","date_gmt":"2026-01-27T07:34:01","guid":{"rendered":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/?p=16337"},"modified":"2026-01-27T08:34:07","modified_gmt":"2026-01-27T07:34:07","slug":"etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/","title":{"rendered":"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>2025<\/strong>ean, BBK Kunatik, Bizkaiko gizarte-berrikuntzarako gunetik, <strong>elikadura jarri genuen ardatz nagusitzat Bizkaia jasangarriagoa, osasungarriagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko<\/strong>. Ez bakarrik jatea eguneroko ekintza delako, baita elikaduraren inguruan osasuna, klima, bertoko ekonomia, kultura eta identitatea uztartzen direlako ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Urtean zehar <strong>entzun, probatu, eztabaidatu eta elkarrekin sortu dugu<\/strong>. Herritarren ohiturei begiratu diegu, gazteekin, adinekoekin, sukaldaritzako profesionalekin eta nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileekin lan egin dugu, eta <strong>hausnarketa hori proiektu zehatz bihurtu dugu<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain, ibilbide partekatu horren zirkulua itxi edo zarratuko dugu, Bizkaiko elikaduraren etorkizunari buruz prozesu honetan bizitakoa eta ikasitakoa ondo laburbiltzen duten hiru piezaren balioa azpimarratuz:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Herritarren ahotsa, Etorkizuneko biztanleei buruzko inkestaren bidez.<\/li>\n\n\n\n<li>Etxekooking belaunaldien arteko ikus-entzunezko errezeta-liburua.<\/li>\n\n\n\n<li>Gazte-manifestua, The Future Game proiektuaren emaitza, biharko elikadurari buruzkoa.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Itxiera baino gehiago, puntu eta jarrai da, elikaduratik Bizkairako etorkizun inspiratzaileak aktibatzen jarraitzeko.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">1. Urtebete Bizkaian zelan elikatu gura dugun pentsatzeko<\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Elikadura ardatz estrategiko gisa BBK Kunan<\/strong><strong>.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Elikadura ez da bakarrik erabaki indibidual bat, ezta gustu-kontu bat ere. Lurraldean ekoizten dugun moduari eragiten dio, sortzen dugun enplegu-motari, pertsonen osasunari eta gure bizi-ereduaren ingurumen-inpaktuari. Horregatik, 2025ean elikadura lan-ardatz estrategiko bihurtu genuen BBK Kunan.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Gizarte-berrikuntzatik, sistema gisa ulertzen dugu elikadura: landan, bertoko merkataritzan, sukalde profesionaletan, etxeetan, eskola-jantokietan edo sare sozialetan gertatzen dena konektatuta dago.<\/strong> Eta guztion \u2014herritarren, enpresen, erakundeen, akademiaren eta lehen sektorearen\u2014 artean pentsatzen eta eraldatzen badugu bakarrik egin ahal izango dugu aurrera elikadura-eredu arduratsuago eta erresilienteagorantz.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Hausnarketatik ekintzara<\/h3>\n\n\n\n<p><strong>Aurtengo ibilbideak diagnostikoa, entzutea eta esperimentazioa uztartu zituen<\/strong>. Biharko elikadurari buruzko pertzepzioak, nahiak eta beldurrak batu genituen <strong>Biharko biztanleak <\/strong>eta<strong> The Future Game<\/strong> lako proiektuen bidez. Hortik aurrera, <strong>baterako sorkuntza-esperientziak,<\/strong> <strong>ideia horiek proposamen ukigarri bihurtzen dituztenak, <\/strong>jarri genituen abian.<\/p>\n\n\n\n<p>Prozesu horren <strong>emaitza argienetako bi Etxekooking ikus-entzunezko errezeta-liburua eta Etorkizuneko elikadurari buruzko Gazte-manifestua dira<\/strong>. Biek galdera berari erantzuten diote:<em> <\/em><em>Zelan jagon edo zaindu dezakegu gure sukaldaritza-identitatea eta, aldi berean, egokitu egungo eta etorkizuneko erronketara?<\/em><em><\/em><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">2. Inkestak kontatzen diguna: janaria prestatu edo kozinatzeko gogoa, asti gutxi eta ondarea galtzeko beldurra<\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Sukaldaritza nortasun gisa\u2026 eta erronka gisa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Etorkizuneko biztanleen inkestari esker, pultsua hartu ahal izan diogu bizkaitarrek biharko elikadura irudikatzeko duten moduari.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ondorio argienetako bat sukaldaritzari nortasun edo identitatearen zati gisa ematen zaion garrantzia da<\/strong>: etxean kozinatzea, mahaia partekatzea, betiko errezetak bizirik mantentzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Aldi berean, balazta edo galga batzuk agertzen dira: astirik eza, bizitza lasterragoak, errezeta tradizionalak konplexutzat jotzea, sukaldaritzako trebetasunak galtzea eta belaunaldien arteko transmisio txikiagoa. Jende askok antzeko zerbait esaten du: <em>\u201cgehiago kozinatu gura dut, baina ez naiz iristen; amaren edo aitaitaren sukaldaritza mantendu nahi dut, baina ez dakit zelan egin nire eguneroko bizitzan\u201d.<\/em><em><\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>2025ean zehar batu eta landu dugun harietako bat da kozinatzen \u2014baina beste era batera\u2014 jarraitzeko gogo hori.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">3. Etxekooking: tradizioa eguneratzeko ikus-entzunezko errezeta-liburua<\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Belaunaldien eta sukaldaritzen arteko topaketa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kezka horiei erantzuteko, <strong>BBK eta BBK Kunatik<\/strong> <strong>prozesu zehatz-zehatz bat bultzatu genuen: Bilboko Ostalaritza Eskolan gazteak, adinekoak eta chef-ak elkartzea, Bizkaiko errezeta tradizionalak berrinterpretatzeko<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Emaitza <strong>Etxekooking da, belaunaldien arteko tailerretan sortutako ikus-entzunezko errezeta-liburua, non oroitzapenak, trikimailuak, zalantzak eta janaria prestatu edo kozinatzeko modu berriak partekatu diren<\/strong>. Gizarte-berrikuntzak, kasu honetan, errezeta baten inguruan belaunaldi ezberdinak eserarazi eta berba egiten uztea bezain erraza eta indartsua den zerbait behar du.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Betiko 7 errezeta + aprobetxamenduko 2<\/h3>\n\n\n\n<p>Topaketa horietan <strong>\u201cbetiko\u201d 7 errezeta aukeratu ziren, beren balio kultural eta emozionalagatik, eta horiek egungo bizitzara zelan egokitu landu zen<\/strong>: prozesuak sinplifikatuz, denborak egokituz, etxeko tresnak eta teknologiak erabiliz (airfryerra, adibidez), osagai eskuragarrien alternatibak proposatuz eta arreta aprobetxamenduko sukaldaritzan jarriz.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Elikagaiak gutxiago alferrik galtzeko berariaz pentsatutako 2 errezeta ere baditu<\/strong> errezeta-liburuak<strong>, <\/strong>guri gogoraraztekoondo kozinatzea planeta jagon edo zaintzea ere badela.<\/p>\n\n\n\n<p>Material hori guztia <strong>ikus-entzunezko formatuan<\/strong> aurkeztu da, zelan egin urratsez urrats erakusten duten eta parte hartu zutenen ahotsak jasotzen dituzten bideo argi eta laburrekin. <strong>Helburua bikoitza da: etxean kozinatzera jende gehiago animatzea eta tradizioa eta berrikuntza eskutik helduta joan daitezkeela erakustea.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">4. The Future Game: biharko elikadurarako Gazte-manifestua<\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Laborategi gazte bat elikadura-etorkizunak irudikatzeko<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Aldi berean, <strong>The Future Gamek gazte-laborategi gisa funtzionatu du, elikaduraren etorkizunak pentsatu eta prototipatzeko<\/strong>. Partaidetza-dinamiken bidez, gazte-taldeek honako itaun edo galdera hauek aztertu zituzten: <em>Zer esan gura du etorkizunean ondo jateak? Zer eginkizun izan behar dute teknologiak eta berrikuntzak elikadura-sisteman? Zelan ziurtatzen dugu elikadura eskubidea izatea, eta ez pribilegioa?<\/em><em><\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Lan kolektibo horretatik sortu zen etorkizuneko <a href=\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/TFG-ALIMENTACION-Ideacion.pdf\">elikadurari buruzko Gazte-manifestua<\/a>, beraien begirada kritikoa eta nahiak biltzen dituen testua.<\/strong><strong><br><br><\/strong><\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Komunitatean kozinatzen den etorkizuna<\/h3>\n\n\n\n<p>Manifestuak zalantzan jartzen du kontzientzia bako ugaritasunaren ideia, eta lastertasunarena, aurrerabidearen sinonimo gisa. <strong>Elikadura<\/strong> kaloriak baino zerbait gehiago bezala <strong>ulertzea<\/strong> proposatzen du: <strong>loturen, justiziaren eta plazer partekatuaren espazio bat<\/strong>. Lurraren erritmoak errespetatzen dituzten, elikagaien ekoizleak baloratzen dituzten eta teknologia konektatzeko, ez deserrotzeko, erabiltzen duten elikadura-sistemak eskatzen ditu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Parte hartu duten gazteek azoka edo merkatu biziak, mahai partekatuak, eta bertoko nortasuna eta erantzukizun globala uztartzen dituen gastronomia amesten dute.<\/strong><strong> <\/strong><strong>Beraien mezua argia da: elikaduraren etorkizuna ez dago idatzita, guztion artean kozinatuko da.<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">5. Zirkulua zarratu edo ixtea: ikaskuntzak eta hurrengo urratsak<\/h2>\n\n\n\n<p><strong>2025<\/strong>ekoibilbideak<strong> funtsezko hainbat ikaskuntza utzi dizkigu<\/strong>:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Bizkaitarrek janaria prestatzen edo kozinatzen jarraitu nahi dute, eta sukaldaritza beren nortasunaren zati gisa onartzen dute<\/strong>, baina egungo erritmoetara egokitutako <strong>tresnak<\/strong> eta formatuak <strong>behar dituzte<\/strong>.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Belaunaldien arteko lotura<\/strong> gizarte-berrikuntzako iturri ahaltsua da: hortik sortzen dira sukaldaritza-ondarea bizirik mantentzeko modu berriak.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Gazteek ez dute soilik etorkizuna kontsumitzen, diseinatu ere egiten dute.<\/strong> Elikadurari buruz duten begirada zorrotza da jasangarritasunarekin, justizia sozialarekin eta elkarren zaintzarekin.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Aurtengo zirkulua itxi edo zarratzeak <strong>ahots horiek jasotzea, sortutako materialak partekatzea<\/strong> \u2014Etxekooking ikus-entzunezko errezeta-liburua, Gazte-manifestua eta prozesuaren laburpen-aldizkaria\u2014 eta lan-fase berri bat irekitzea esan gura du.<\/p>\n\n\n\n<p>BBK Kunatik elikadura, lurraldea eta gizarte-berrikuntza lotuko dituzten proiektuak bultzatzen jarraituko dugu. Gonbidapena zabalik dago: <strong>janaria prestatu edo kozinatu, eztabaidatu, asmatu eta Bizkaia pertsona guztientzako leku jasangarriago, osasungarriago eta inspiratzaileago bihurtuko duen elikadura-eredu bat sortzen parte hartzea<\/strong>.<strong><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elikadura ardatz estrategiko gisa BBK Kunan.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":16327,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_tec_requires_first_save":true,"_EventAllDay":false,"_EventTimezone":"","_EventStartDate":"","_EventEndDate":"","_EventStartDateUTC":"","_EventEndDateUTC":"","_EventShowMap":false,"_EventShowMapLink":false,"_EventURL":"","_EventCost":"","_EventCostDescription":"","_EventCurrencySymbol":"","_EventCurrencyCode":"","_EventCurrencyPosition":"","_EventDateTimeSeparator":"","_EventTimeRangeSeparator":"","_EventOrganizerID":[],"_EventVenueID":[],"_OrganizerEmail":"","_OrganizerPhone":"","_OrganizerWebsite":"","_VenueAddress":"","_VenueCity":"","_VenueCountry":"","_VenueProvince":"","_VenueState":"","_VenueZip":"","_VenuePhone":"","_VenueURL":"","_VenueStateProvince":"","_VenueLat":"","_VenueLng":"","_VenueShowMap":false,"_VenueShowMapLink":false,"_tribe_blocks_recurrence_rules":"","_tribe_blocks_recurrence_description":"","_tribe_blocks_recurrence_exclusions":"","footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-16337","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik - BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Queremos ser un referente en el futuro de Bizkaia, para ello contamos con un espacio abierto y transformador capaz de crear cambios positivos en la sociedad.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik - BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Queremos ser un referente en el futuro de Bizkaia, para ello contamos con un espacio abierto y transformador capaz de crear cambios positivos en la sociedad.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-01-27T07:34:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2026-01-27T07:34:07+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1200\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"628\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Ohaine Aldaiturriaga\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ohaine Aldaiturriaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\"},\"author\":{\"name\":\"Ohaine Aldaiturriaga\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#\/schema\/person\/7d1bcfba9669932179c06008801dc833\"},\"headline\":\"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik\",\"datePublished\":\"2026-01-27T07:34:01+00:00\",\"dateModified\":\"2026-01-27T07:34:07+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\"},\"wordCount\":908,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg\",\"articleSection\":[\"Uncategorized @eu\"],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\",\"url\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\",\"name\":\"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik - BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg\",\"datePublished\":\"2026-01-27T07:34:01+00:00\",\"dateModified\":\"2026-01-27T07:34:07+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#\/schema\/person\/7d1bcfba9669932179c06008801dc833\"},\"description\":\"Queremos ser un referente en el futuro de Bizkaia, para ello contamos con un espacio abierto y transformador capaz de crear cambios positivos en la sociedad.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg\",\"width\":1200,\"height\":628},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/\",\"name\":\"BBK Kuna\",\"description\":\"Bizkaiaren etorkizunean erreferente izan gura dugu; horretarako, gizartean aldaketa positiboak sortzeko gai den gune ireki eta eraldatzailea dugu.\",\"alternateName\":\"BBK Kuna\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#\/schema\/person\/7d1bcfba9669932179c06008801dc833\",\"name\":\"Ohaine Aldaiturriaga\",\"url\":\"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/author\/oihane\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik - BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian","description":"Queremos ser un referente en el futuro de Bizkaia, para ello contamos con un espacio abierto y transformador capaz de crear cambios positivos en la sociedad.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik - BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian","og_description":"Queremos ser un referente en el futuro de Bizkaia, para ello contamos con un espacio abierto y transformador capaz de crear cambios positivos en la sociedad.","og_url":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/","og_site_name":"BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian","article_published_time":"2026-01-27T07:34:01+00:00","article_modified_time":"2026-01-27T07:34:07+00:00","og_image":[{"width":1200,"height":628,"url":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Ohaine Aldaiturriaga","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Ohaine Aldaiturriaga","Est. reading time":"5 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/"},"author":{"name":"Ohaine Aldaiturriaga","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#\/schema\/person\/7d1bcfba9669932179c06008801dc833"},"headline":"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik","datePublished":"2026-01-27T07:34:01+00:00","dateModified":"2026-01-27T07:34:07+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/"},"wordCount":908,"image":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg","articleSection":["Uncategorized @eu"],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/","url":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/","name":"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik - BBK Kuna | Gizarte Berrikuntzaren gunea Bizkaian","isPartOf":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg","datePublished":"2026-01-27T07:34:01+00:00","dateModified":"2026-01-27T07:34:07+00:00","author":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#\/schema\/person\/7d1bcfba9669932179c06008801dc833"},"description":"Queremos ser un referente en el futuro de Bizkaia, para ello contamos con un espacio abierto y transformador capaz de crear cambios positivos en la sociedad.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#primaryimage","url":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg","contentUrl":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/etxekooking__sala__1200x628px.jpg","width":1200,"height":628},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/etxekooking-elikadura-bizkaian-urtebete-etorkizunak-kozinatzen-bbk-kunatik\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Etxekooking: elikadura Bizkaian: urtebete etorkizunak kozinatzen BBK Kunatik"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/","name":"BBK Kuna","description":"Bizkaiaren etorkizunean erreferente izan gura dugu; horretarako, gizartean aldaketa positiboak sortzeko gai den gune ireki eta eraldatzailea dugu.","alternateName":"BBK Kuna","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/#\/schema\/person\/7d1bcfba9669932179c06008801dc833","name":"Ohaine Aldaiturriaga","url":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/author\/oihane\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16337","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16337"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16337\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16343,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16337\/revisions\/16343"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16327"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16337"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16337"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kuna.bbk.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16337"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}