
VIII Education, Arts and Citizenship Seminar dedicated to the Culture of Peace
On Tuesday, May 20 at 4:30 pm at BBK Kuna will take place the VIII Seminar on Education, Arts and Citizenship dedicated to the Culture of Peace.
Patxo Telleriaren testua eta Patxok berak antzeztua.
“Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza
horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?
Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.”
Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia
teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak
kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea
oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.
Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo
eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko.