Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
MUGIMENDUZKO JOLASAK
3. GJHaz, osasun eta ongizateari buruzkoaz, berba egingo dugu. Ohitura osasungarriak izatearen eta egunero ariketa fisikoa egitearen garrantziaz eta horrek gure osasunean dituen onurez berba egingo dugu parte-hartzaileekin. Ondoren, dadoa koloreztatu eta sortuko dugu, dadoaren aurpegietan mugimendu bat adieraziko da, eta amaituta dagoenean, mugimenduzko jolas batzuekin hasiko gara. Bota dadoa eta egin mugimendua. Musika jarriko dugu, are dibertigarriagoa izan dadin.