
Helize laukoitza
Elkarrekin eta era transdiziplinarrean lan egiten dugu gizarteko eragile guztiekin: herritar, unibertsitate eta ikerketa-zentro, administrazio publiko eta enpresa pribatuekin.
BBK Kuna gizarte-berrikuntzarako leku bat da, eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) lotutako hainbat eragilek parte hartzen dute bertan, etorkizuneko erronkei erantzun guran era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
Bizkaiaren etorkizunean erreferente izan gura dugu, eta, horretarako, gune ireki eta eraldatzaile bat daukagu, gizarte-sarean aldaketa positiboak sustatzeko gai izango dena herritarren ahalduntzearen bidez.
BBK Kunaren ikuspegiaren eta fokuen definizioan parte hartzen duten eragileak.
BBK Kuna proiektu inspiratzailea da, eta beste eragile batzuen esperientziaz elikatzen da, gizartearen hazkundean eta ongizatean lagunduko duten ekimenak garatzeko. Horretarako, BBK Fundazioaren eta BBK Institutuaren parte-hartzea dugu, maila estrategikoan zein operatiboan, lortu beharreko xedeak eta helburuak zehazteko motor gisa.
BBK Kunaren Gizarte Berrikuntzako ekosisteman parte hartzen duten eragileak.
BBK Kunan modu parte-hartzailean lan egiten dugu gizarteko eragile guztiekin, hainbat sozializazio-planen bidez, etorkizuneko erronkei era bateratuan erantzuteko.
Helize laukoitza:
Ekosistema aktibatzeko faseak eta tresnak.
Gure lan-metodologia hiru fasetan banatzen da: lehena, entzutea, planteatutako erronka aztertu eta interpretatuko dugu fase honetan; bigarrena, bitartekaritza egitea eta parte hartzea, non konexioak sortu eta inpaktuko konponbideak garatuko ditugun; eta hirugarrena, aktibatzea, balioztatutako proiektuak modelizatu eta ezarri ahal izateko.
Gizarte-eragina duten programak sortzera bideratutako ekintza errealak Horren guztiaren ondorioz, enpresa berriak sustatu eta sortuko dira, auzoak parte hartuko du erakunde aholku-emaileen bidez, ikaskuntza-komunitateak eratu eta living lab-ak sortuko dira.
Aliantza sendoak eraikitzen ditugu BBK Kuna Gizarte Berrikuntzan erreferente bihurtzeko.
Ikuspegi-partnerrak
Gizarte-berrikuntza eta tokiko errealitatea
BBK Kunan Think Tank metodoaren aldeko apustua egiten dugu, hainbat gai diziplina anitzeko ikuspegitik jorratzeko baliabide gisa. Metodo horrek, era berean, eragileak motibatzen ditu ezaupideak modu praktikoan ikertu, konbinatu eta barneratzerako, 3 faseren bidez.
Bizkaiko erronka nagusiak landuko ditugu Daniel Innerarity (Globernance) buru duen eta Lurraldeko ahots erreferenteek osatuko dutenThink Tank baten bidez. Erakunde horrek erabakiko ditu Kuna gunean bertan landu beharreko gai garrantzitsuak, gizarte-berrikuntzarekin lotutako berariazko hainbat batzorderekin batera.
Proposatutako erronkei erantzuteko, honako parte-hartze talde hauek garatu ditugu: