Kuna-co Proiektuak 2023.
Zeren bila gabiltza?
“Kuna-co Proiektuak 2023” deialdian aurkeztutako erronkei erantzungo dieten gizarte-berrikuntzako proiektuak finantzatu gura ditu BBK Kunak.
Aurkeztutako proiektuek Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzera bideratuta egon behar dute nahitaez.
Konponbide benetakoak, errepikagarriak eta eskalagarriak dituzten proiektuak bilatzen dira, eta aukeratutako gaiari buruzko ikerketa-proposamen bat aurkeztu beharko dute, azken emaitza gisa gutxienez ekintza bat izango duena.
Zer eskaintzen dugu?
Deialdiak 150.000 euroko aurrekontua du, eta hautatutako proiektuen artean banatuko dira. Hautaketa-panelak proiektu bat edo gehiago hautatu ahal izango ditu erronka bakoitzeko, eta erronkaren bat hutsik edo esleitu barik utzi ahal izango da, baldin eta ez badago proiekturik eskatutako irizpideak betetzen dituenik.
Norentzat da?
Proiektu-proposamena erakunde-talde batek, partzuergo batek, aurkeztu beharko du, eta ikerketa eta ekintza gauzatzen lagunduko du. Proposamena irabazi-asmorik gabeko erakunde batek, partzuergoaren buru izango denak, aurkeztu beharko du. Erakunde hori izango da partzuergoaren eta BBKren arteko harreman-gune nagusia. Partzuergoa gutxienez bi aktorek osotu behar dute, helize laukoitzaren ordezkariak biak, eta bakoitzak izaera desberdina izango du: unibertsitatea, enpresa, administrazio publikoa edo gizarte zibil antolatua.
Zein dira 2023rako erronkak?
- Ongirako teknologia: “Tech for Good”
- Migrazioa eta talentua
- Bizitza-luzera berria
Zelakoa da deialdiaren prozesua?
- Deialdiaren irekitze-data: 2023ko otsailaren 27a
- 1. FASEA: (otsailaren 27tik martxoaren 27ra). Proiektu laburtua edo «One Page Project» aurkeztea.
- Proiektuen aurre-hautaketa: BBK-k proiektu-proposamenak berrikusiko ditu eta lehen hautaketa egingo du, hau da, deialdian eskatutakoarekin bat datozenak. Proiektu horietako buru diren erakundeei eskatuko zaie proiektua 2. Fasera pasatzeko. Proiektuaren fase horretan, BBK-k erakundeei eskatu ahal izango die, aurkezpen labur batean, proiektuaren ikuspegia azaltzeko.
- 2. FASEA: (apirilaren 5etik maiatzaren 5era) 1. Fasea igaro duten proiektuek proiektu xehatua aurkeztuko dute, eskatutako dokumentazio zabalarekin batera.
- Proiektuak hautatzea eta diru-laguntza esleitzea: 2. Fasera igaro diren proiektuak Hautaketa-panelak ebaluatuko ditu, eta horrek erabakiko du zein proiektuk jasoko duten finantzaketa.
- Pitch Day: maiatzak 12
- Hautatutako proiektuak jakinaraztea: maiatzak 17
Non aurkeztuko dut nire proposamena?
Kuna-co Proiektuak 2023rako proposamena BBKren webgunearen (www.bbk.eus) bidez sartuko da, BBK eta ZU atarian, zehazki “BBK Kuna” atalean.
Dokumentazioa eta deskargak
- Kuna-Co Proiektuak 2023 Oinarriak
- “One Page Project” txantiloia
- FORMULARIOA BETETZEKO GIDA
- Proiektu-proposamenaren eredua
Zalantzarik baldin badut?kuna@bbk.eus-en topatuko gaituzu, edo 944152304 telefonoan.
