Pertsonak

BBK Kunak uste du ezinbestekoa dela herritarrak inplikatzea eta ahalduntzea Garapen Jasangarriko Helburuak lantzeko. Horregatik, auzoko herritarrekin, gazteekin eta, oro har, bizkaitarrekin konektatzea ahalbidetuko duten hainbat metodologia garatu ditu.

Etorkizuneko biztanleak

BBK Kunaren barruko gune bat, herritarrak etorkizunari buruzko eztabaida publikora batzeko asmoarekin sortua.

Ver más

Haurrentzako Jarduerak

Haurrentzako jarduerak programatu ditu jasangarritasunari eta 2030 Agendari lotuta.

Ver más

Auzoa

Deustuko Unibertsitatearekin batera garatua, kontseilu honen helburua da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoak eta BBK Kuna lotzea, jarduera-proposamenak egiteko.

Ver más

Parte hartu!

Herritarren ahalduntzera bideratutako ekimenak, elkarlaneko ikaskuntza egiten dutenak eta ezagutza eskuragarria eta irekia sortzen dutenak.

Ver más

Gazteak

Ekintzan ikasteko esperientzia gamifikatua da; horren bidez, gazteek mende honetako joera eta erronka garrantzitsuenak aztertzen dituzte, etorkizuneko ikuspegiak eta prototipoak sortzeko.

Ver más