Legezko oharra

1.- Legezko Informazioa

Web-orri hau, URL helbidea www.kuna.bbk.eus duena (aurrerantzean WEBGUNEA), Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak kudeatzen dute, tratamenduaren arduradun gisa, IFK G-48412720 eta G-48644371 dutelarik hurrenez hurren; Euskadiko Fundazioen Erregistroan daude inskribatuta F-375 eta 180 erregistro-zenbakiekin hurrenez hurren, eta beraien helbidea hauxe da: Kale Nagusia 19-21, 48001. Bilbo (Bizkaia). Argibide gehiago gura izanez gero, bidali mezua helbide elektroniko honetara: protecciondedatos@bbk.eus

2.- WEBGUNEAREN edukiaren izaera eta erabilera-baldintzak

WEBGUNE honen bidez produktuen, zerbitzuen eta ERAKUNDEAK garatzen dituen edo marka gisa kolaboratzen dueneko ekintza eta esperientzia guztien informazioa ematen zaie bisitariei eta erabiltzaileei.

WEBGUNE honek ERAKUNDEAK zuzenean garaturiko elementu eta atalak ditu, edo ERAKUNDEAREKIN zerikusirik ez duten orrietarako estekak, markarekin erlazionaturik egon arren, beste hirugarren batzuek kudeatu eta garatuko dituztenak.

Mesedez, aldez aurretik irakurri WEBGUNEAREN Politikak, eta hauekin ados ez baldin bazaude, ez sartu edo erabili WEBGUNEA.

WEBGUNERA sartu eta erabiltzen bada, ulertuko da erabiltzaileak espresuki adierazten duela baldintza hauetako guztien eta bakoitzaren edukia onartzen duela, Webgunean argitaraturik dagoen bertsioan bertan sartu denean.

WEBGUNERA sartzea printzipioz doakoa da, baina WEBGUNEAREN bidez produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko gerta liteke ordaindu behar izatea.

3.- ERABILTZAILEAREN erantzukizuna

ERABILTZAILEA konprometitzen da WEBGUNEA ez erabiltzera, ezta bertan emandako informazioa ere, Legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrako jarduerak egiteko, eta, oro har, ERAKUNDEAK ezarritako baldintzen araberako erabilera egitera konprometitzen da.

ERABILTZAILEAREN iritziak, edukiak eta, oro har, berak egindako jarduera guztiak soil-soilik bere erantzukizunpekoak dira, eta ezingo zaio ERAKUNDEARI erantzukizunik eskatu jarduera horietatik kalteak ondorioztatzen badira, bere borondatearekin zerikusirik ez dutenak eta berak horien ezagutza benetakorik izan barik.

4.- ERAKUNDEAREN erantzukizuna

ERAKUNDEA ez da izango WEBGUNEAREN sarbidean edo bere edukietan izandako erroreen erantzule, nahiz eta prestutasunik handiena jarriko duen horrelakorik gerta ez dadin.

ERAKUNDEAK eskubidea izango du aldi baterako eteteko, aldez aurretik ohartarazi behar barik, WEBGUNEAREN atzigarritasuna, premia sortzen bada mantentze, konponketa, eguneratze edo hobekuntza-lanak egiteko.

5.- Jabetza Intelektuala eta Industriala

WEBGUNEAREN eduki guztiak (izaera mugatzaile barik, datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-artxiboak, audioa, bideoa, softwarea…) ERAKUNDEAREN jabetzakoak dira, eta jabetza intelektual eta industrialaren estatuko eta nazioarteko arauek babesturik daude, eskubide guztiak erreserbatuta daudelarik.

WEBGUNEAN agertzen diren domeinu-izena, markak, errotuluak, bereizgarriak edo logoak ERAKUNDEAREN titulartasunekoak dira.

Une honetan edo etorkizunean Interneteko webgune honetan aurkitzen diren testu, marrazki, grafiko, bideo edo audio-euskarri guztiak ERAKUNDEAREN jabetzakoak dira, eta ezingo ditu(zte) gero ERABILTZAILEAK edo beste hirugarren batzuek, ERAKUNDEAREN berariazko baimen barik, moldatu, kopiatu, aldatu, osorik edo zati batean erreproduzitu, egokitu edo itzuli.

WEBGUNE honetan dagoen informazioaren erabilera baimendu bakoak, baita jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen lesioak ere, legez ezarritako erantzunbeharrak sorraraziko ditu.

6.- Hiperestekak

Besteren web-orri batetik edozein hiperesteka ezartzea ERAKUNDEAREN WEBGUNEKO edozein orritara honako baldintza hauen pean egingo da:

  • Ez da baimentzen ERAKUNDEAREN WEBGUNEAN dauden zerbitzuak erreproduzitzea ez osorik ez zati batean.
  • Ez da sartuko inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo zuzena ez denik ERAKUNDEAREN WEBGUNEKO orriei eta bertako zerbitzuei buruz.
  • Inola ere ERAKUNDEA ez da web-orrian jendearen eskura jartzen diren edukien, informazioen, adierazpenen, iritzien edo zerbitzuen erantzule izango, web-orri horretatik WEBGUNE honetara hiperesteka bat ezartzen bada.
  • Edozein hiperesteka WEBGUNEAREN orri nagusira egingo da.

Hala badagokio, WEBGUNEAN dauden hiperestekak aldez aurretik adostuak izango dira estekaturiko web-orrien titularrekin. ERAKUNDEAK ez du erantzungo erabiltzaileek estekaturiko web-orri horietan egiten duten erabilera txarraz edo legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerei buruz.

7.- Erabilera baldintzen indarraldia

WEBGUNE honen erabilera-baldintzek izaera mugagabea dute. ERAKUNDEAK beti izango du eskubidea sartzeko baldintzak alde bakarrez aldatzeko, baita horien edukia ere.

8.- Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

Baldintza hauetan sartutako edozein klausula guztiz edo zati batean deusez edo eraginkortasun bakotzat jotzen bada, deuseztasun horrek xedapen horri edo deusez edo eraginkortasun bakotzat jotako zatiari bakarrik eragingo dio, baldintzak indarrean izango direlarik gainerako guztian.

9.- Aplikagarri diren legeria eta jurisdikzioa

WEBGUNE honen zerbitzu-ematea eta erabilera-baldintza hauek Espainiako Legearen arabera arautuko dira.

WEBGUNE honen bidez emandako zerbitzuei dagokien auzigai oro, gatazka sortzen den unean ERAKUNDEA atxikita dagoen kontsumoko arbitraje-epaitegi, bitartekari edo antzekoen bidez ebatziko da, baita Espainiako legeriaren arabera dagozkien auzitegien eta epaitegien bidez ere.