1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Haurrentzako Jarduerak

BBK KUNAK HAURRENTZAKO JARDUERAK PROGRAMATU DITU JASANGARRITASUNARI ETA 2030 AGENDARI LOTUTA

BBK Kuna: GJHen (Garapen Jasangarrirako Helburuen) Etxeak haurrentzako jarduera-programa aurkeztu du. Jolasaren bidez 3-8 urte bitarteko haurrengan eragin positiboa sortzea da programaren helburua, eta zentroko HaurKuna guneetan kokatzen da.

Horretarako, hainbat jarduera ludikoren bidez, garapen iraunkor edo jasangarriarekin eta 2030 Agendarekin lotutako balioak landuko dituzte: baliabideak begirunez erabiltzea, genero-berdintasuna, osasuna, elkartasuna, ingurumena, hiri jasangarriak, … Eta hori guztia jolasaren eta sormena eta talde-lankidetza bultzatuko dituzten dinamiken bidez, txikerrenek primeran pasa dezaten.

Jarduerak asteazken eta larunbatetan izango dira, 17:30etik 18:30era, BBK Kunan.

Saioak doakoak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 15-20 partaideko talde txikietan egingo dira, eta aniztasunari laguntza emango zaio beharrezkoa den kasuetan.

Egungo gaiak

Todas las noticias
Skip to content