1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

BBK Bootcamp

Edizio hau martxan jartzeko, BBK-k The Bridge talentu digitalaren azeleratzailearekin bat egin du; egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako bootcamp-ak eskaintzen ditu The Bridgek eta arlo horretan esperientzia edo eskarmentu handia du Madril, Valentzia eta Sevillako zentroekin.

Lankidetza horren helburua gaitasun digitalen inguruko prestakuntza sustatzea da euskal hirian, non mundu teknologikoarekin lotutako profil profesionalen eskaria etengabe ari baita hazten.

BBK Bootcampen edizio berri hau urtarrilean hasiko da eta lau espezialitate ikasi ahal izango dira: Full Stack Web Garapena, Data Science, Zibersegurtasuna eta UX UI produktu digitalaren diseinua.

Aukeratu hobekien egokitzen zaizun formatua: presentziala edo urrutikoa, full time formatuan edo lanarekin edo ikasketekin bateragarria den formatuan.

Ikasi orain, ordaindu gero!

Gure helburua prestakuntza digitala pertsona guztien eskura jartzea da. Gure ISA bekei esker, prestakuntza jaso eta lanean hasten zarenean hasi ahalko zara ordaintzen.

Income Share Agrement-en bidez, gure ikasleak edozein BBK Bootcamps-en presta daitezke ordaindu beharrik gabe. Lan egonkorra eta ondo ordaindua lortzen dutenean, hileko kuoten bidez prestakuntza ordaintzen hasten dira.
Lortu sektore digitalean sartzeko modu eroso eta azkar bat, ez daukazun diru bat inbertitu beharrik gabe!

Data Science

Data Science ikastaroarekin, datuak aztertzeko, adimen artifizialeko ereduak eraikitzeko eta machine learning-erako beharrezko teknikak eta tresnak ikasiko dituzu. Ikusi gehiago

UX/UI Product Design

UX/UI design ikastaroarekin, pertsonei eragiten eta lagunduko dieten produktu digitalak diseinatzen ikasiko duzu. Erabilgarritasunean eta ikerketan oinarritutako Bootcamp-a Ikusi gehiago

Full Stack web-garapena

Bihur zaitez full-stack garatzaile web-garapenerako ikastaro osoenarekin. Ikas itzazu enpresek gehien eskatzen dituzten programazio-lengoaiak. Ikusi gehiago

Marketing Digitala

Negozioak hazi nahi dituzten pertsonak prestatzen ditugu. Ikasi zure lana arrakastaz garatzeko beharrezkoak diren tresnak eta gaitasunak.

Zibersegurtasuna

Zure ametsa hacker bihurtzea izan bada beti, baina bihotz ona baduzu, zibersegurtasuna da zure eremua. 
Skip to content