Bizkaiko herritarren beharrizanen zerbitzura dagoen gunea
Deustuko Unibertsitatearekin batera garatua, kontseilu honen helburua da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoak eta BBK Kuna lotzea, jarduera-proposamenak egiteko. Era berean, herritarren parte-hartzea bideratzea du helburu, BBK Kunatik planteatuko diren etorkizuneko erronkei egoki erantzuteko.
Eginkizunak
Hauek dira haren eginkizun espezifikoak: BBK Kunaren jarduna behatzea eta aztertzea, hobetzeko arloak proposatzeko; auzoko herritarrek eta elkarteek egindako proposamenak aztertzea, BBK Kunan garatuko diren proiektuetako bati buruz erabakitzeko; eta herritarren parte-hartzea txertatzea, BBK Kunako zuzendaritzari lehentasunak proposatzeko.
Osaera
Aholku-kontseilua auzo horietako 21 herritarrek osatzen dute, hainbat profiletakoak dira, eta aurkeztu ziren 110 hautagaitzen artean zozketa baten bidez aukeratu dira.
BBK Kuna eraikinaren kanpoaldeko urbanizazio prozesua
Auzoko Aholkularitza Kontseiluak, Urbanbat eta Kunsthalekin batera, BBK Kuna eraikinaren kanpoaldeko urbanizazio prozesuari amaiera jarri diote. Oso hunkigarria izan den prozesua izan da, eta beste behin, auzoak berebiziko garrantzia izan du guzti horretan.