Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
MUGIMENDU-ZIRKUITUA
11. GJHari buruz, hiri eta komunitate jasangarriei buruz, hitz egingo dugu, eta Bilboko balio-gutunarekin, Bilbo Jasangarriarekin, elkartuko dugu. Ikusi al duzu bide gorririk Bilbon? Badakizu norentzat/zer diren
Bada, orain haietan zehar mugituko gara errelebo-lasterketetan jolastuz, eta horrela klima-aldaketa geldiarazteko eta gure hiria babesteko zer egin ikasiko dugu. Bidegorriaren eremua ezarriko dugu aukeratutako elementuekin: oztopoak, uztaiak, pistak, sokak, etab. Zirkuitu osoa egin behar da gure hiria zaintzeko aholkuak dauden lekura iristeko. Denok jolastu garenean, erlaxatu, marraztu eta margotu egiten dugu gaur ikasi dugun guztia.