BBK Kunan izango dira Zinemakumeak gara! zinema-erakusketaren tailerrak.
Bilbok oihala igoko du begiradarik femeninoenarekin. Izan ere, laster hasiko da ‘Zinemakumeak gara!’ Bilboko emakumeek zuzendutako zinema-erakusketaren 28. edizioa. Beste apustu bat da, aurten Alice Guy, historiako lehen zinemagilea eta lehen fikzio-lanaren egilea, jaio zeneko 150. urteurrena ospatzen duena.
Ekitaldi honen helburua emakumeek egiten duten zinema erakustea da. Proiekzio-programazio zabala du, baina, gainera, askotariko jarduerekin osatua: hitzaldiak, deialdiak, mahai-inguruak, saio bereziak eta tailerrak izango dira.
Azken horiek, tailerrak, BBK Kunan egingo dira. Bertan, urriaren 23tik 25era, 18:00etatik 20:00etara, Neska bat bezala irakur itzazu! tailerreko hiru saioak izango dira.
Neska bat bezala irakur itzazu! tailerrak
Tailer hau ikus-entzunezko sorkuntzari buruzko ezaupideak ikasi edo gehiagotzeko eta irudien kritika genero-ikuspegitik aztertzeko interesa dutenei zuzenduta dago.
Tania López eta Déb Garcíak gidatuko dituzte bertaratzen direnak edukietan zehar.
Hiru saio izango dira, eta bertan irudien historia berrikusiko da, gauzak zalantzan jarri eta galderak eginez. Horretarako, film mitiko batzuen planoak eta eszenak aztertuko dira, baita beste batzuk garaikideagoak ere, irudi bat nola irakurri, ikuspegi feminista zer den, eta irudiak feministak edo matxistak izan ote daitezkeen zalantzan jartzeko ere.
Irudiak konparatu eta zelan eraldatzen diren ere aztertuko da. Ikusi nola irudi zahar horiek berriak izan daitezkeen diskurtso berrien babesean.
Hiru saioetako bakoitzak gai espezifiko bat izango du:
- saioa: Zer da genero-ikuspegia? Nola irakurtzen da irudi bat? Ez matxista, ez feminista.
- saioa: Kanonaren aurka, Hitchcock pikutara bidal dezakegu? Eta Rohmer? Zer geratzen da ezer geratzen ez denean?
- saioa: Zaintzen gaituzten irudiak. Sendatzen gaituzten irudiak. Afektuak. Mundua. Lurra.
Landuko den filmografia.
- Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce, 1080 Bruxelles (Chantal Akerman, 1975)
- Repulsión (Roman Polanski, 1965)
- Last Night In Soho (Edgar Wright, 2021)
- Thelma y Louise (Ridley Scott, 1991)
- TÁR (Todd Field, 2022)
- La abuela (Paco Plaza, 2021)
- X (Ti West, 2022)
- El silencio de los corderos (Jonathan Demme, 1991)
- Rohmer-en zinema
- La vida de Adèle (Abdellatif Kechiche, 2013)
Izen-emateak
Dagoeneko eman dezakezu izena tailer hauetan gure webgunearen bidez.