BBK KUNA-ren “The Future Game”k erantzunak ematen dizkie etorkizuneko erronkei
BBK Kunaren The Future Gamen parte hartu duten gazteek aurkeztu dituzte 4 joko-aste hauetan gauzaturiko proiektuak; denboraldi horretan erronkak gainditu behar izan dituzte, planeta salbatzeko denbora irabazte aldera.
Prestakuntza-programan zehar, Bizkaiko 30 gaztek mende honetako joera eta erronka nagusiak aztertu dituzte, jolasean, inguruan eragin positiboa izango duten konponbideak bilatzeko.
Gainditu behar izan dituzten erronkak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta egon dira; mundu iraunkorragoa lortzeko nazioarteko agendan ezarrita daude helburu horiek, eta BBK Kunaren bide-orria izango dira.
Diziplina anitzeko taldeetan antolatuta, profil oso desberdineko parte-hartzaileekin (besteak beste, biologo, psikologo, ADEko graduatu, ingeniari, musikari, diseinatzaile edo gizarte-hezitzaileekin) 4 astez etorkizunera bidaiatu dute hainbat ontzitan, elkarlanean jardunez helburu komun batekin: planetaren etorkizunerako denbora irabaztea.
30 gazteek kezka, motibazioa eta sormena erakutsi dituzte, baita ikasteko eta ekarpenak egiteko borondatea ere, hainbat gaitasunen bidez gizartea eraldatzeko.
The Future Gameren bidez, BBK Kunak belaunaldi berrien ahalmen ekintzaileaz baliatu gura du, funtsezko zeregina baitagokie ekonomiaren garapen jasangarri eta etikoaren zabalkundean, baita kultura inklusibo berrien sorkuntzan ere.