Nola sor dezakegu gizarte-berrikuntzarako ekosistema onuragarriagoa?
Gizarte-berrikuntzak, aldaketa- eta eraldaketa-eragile gisa, ingurune egokia behar du loratzeko. Gizarte-berrikuntzako ekosistema bat lankidetza, ekintzailetza eta gizarte-erronka larrienetarako konponbideen garapena sustatzen dituena da.
Baina, zelan eraiki dezakegu ekosistema onuragarriago bat gizarte-berrikuntza bere potentzialtasun osoan gara dadin?
BBK Kuna, gizarte-berrikuntzarekin konprometitua
Garapen iraunkor edo jasangarriarekin eta komunitatearen ongizatearekin konprometitutako erakundea den aldetik, BBK Kunak funtsezko eginkizuna du ekosistema hori sortzeko. Hainbat eragileren (enpresa, erakunde publiko, gizarte-erakunde eta herritarren) arteko lankidetza sustatzean, gizarte-berrikuntza bultzatuko duten sinergiak sor daitezke.
Gizarte-berrikuntzako ekosistema indartsu baterako funtsezko elementuak
- Lankidetza-kultura: eragileen arteko lankidetza-kultura sustatzea funtsezkoa da ideia berritzaileak sortzeko eta gizarte-arazoei irtenbide bateratuak aurkitzeko. Horrek esan nahi du:
- Elkarrizketa irekia: interesa duten aldeek beren ideiak eta ikuspegiak partekatzeko guneak sortzea.
- Konfiantza: konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremanak ezartzea.
- Ikuspegi partekatua: parte-hartzaile guztiak motibatuko dituen helburu komun bat zehaztea.
- Finantzaketa eskuratzea: gizarte-berrikuntzak baliabide ekonomikoak behar ditu garatu ahal izateko.
Funtsezkoa da finantzaketa eskuratzen laguntzea, honako hauen bidez:
- Funts edo fondo publikoak: gizarte-berrikuntzako proiektuei laguntzeko baliabide publikoak bideratzea.
- Inbertsio soziala: enpresen eta partikularren inbertsioa sustatzea gizarte-eragin edo inpaktua duten proiektuetan.
- Crowdfunding: crowdfunding-plataformetarako sarbidea erraztea, proiektuek herritarrengandik finantzaketa lortu ahal izateko.
- Prestakuntza eta trebakuntza: aldaketa-eragileen prestakuntzan eta trebakuntzan inbertitzea funtsezkoa da gizarte-berrikuntzako ekosistema indartzeko.
Horrek esan nahi du:- Prestakuntza-programak: gizarte-ekintzailetzari, proiektuak diseinatzeari eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak kudeatzeari buruzko prestakuntza-programak eskaintzea.
- Mentoria: gizarte-ekintzaileei mentoria edo aholkularitza ematea, beren proiektuak garatu ahal izan ditzaten.
- Azpiegiturak eta coworking-guneak: coworking-guneak eta ekipamendu teknologikoak gizarte-ekintzaileen eskura jartzeak haien lana erraztu eta lankidetza sustatzen du.
- Aldeko arau-esparrua: arau-esparru malgua eta gizarte-berrikuntza sustatzen duena funtsezkoa da ekosistema egokia sortzeko.
Horrek esan nahi du:
- Sinplifikazio administratiboa: burokrazia murriztea eta gizarte-berrikuntzako proiektuak martxan jartzeko izapideak arintzea.
- Zerga-pizgarriak: gizarte-berrikuntzako proiektuetan inbertitzen duten enpresei eta partikularrei zerga-pizgarriak eskaintzea.
Zer egiten dugu BBK Kunatik?
- Proiektuen deialdiak: gizarte-berrikuntzako proiektuen deialdiak egiten ditugu, ekimen berriak ikusarazteko eta bultzatzeko.
- Inpaktu sozial edo gizarte-eragineko azeleragailuak: gizarte-ekintzaileei beren proiektuak garatzeko behar duten laguntza emango dieten azeleragailuak sortzen ditugu.
- Lankidetza-sareak: ekosistemako eragileen arteko lankidetza-sareak sortzea sustatzen dugu.
- Azterlanak eta ikerketak: gizarte-premiak eta berrikuntza-aukerak identifikatzeko azterlanak eta ikerketak egiten ditugu.
- Sentsibilizazioa eta hedapena: gizarte-berrikuntzaren kultura zabaltzen dugu ekitaldien, argitalpenen, hainbat plataformatako edukien eta komunikazio-kanpainen bidez.
Ondorioa
Gizarte-berrikuntzako ekosistema bat eraikitzea epe luzerako prozesua da, eta parte hartzen duten eragile guztien laguntza eskatzen du. BBK Kunak, garapen iraunkor edo jasangarriarekin konprometitutako erakundea den aldetik, funtsezko eginkizuna du prozesu honetan. Lankidetza, finantzaketa, prestakuntza eta azpiegitura egokien sorrera sustatzean, denontzako etorkizun bidezkoago eta jasangarriagoa eraiki dezakegu.