Haurkuna: Trebatu etorkizuna
YOGA TIME
BBK network talentuaren eta inpaktu-ekintzailetzaren sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktuen sarea!
Hasi da BBK network sessions-en denboraldi berria! Itzuli gara, atseden hartuz eta afterworks eta training urte berri bati kaña emateko gogoz. Energia berrituarekin eta Bizkaian ekintzailetzaren ekosistemako eragileak elkartzeko eta konektatzeko helburuarekin (ez urtarrilaren 1ean planteatzen ditugun asmo handiko ideia horiek bezala).
Eta zertarako? Denboraldi berri honetan, sarea sortzen eta proiektu hasiberriak edo ideien ganberan daudenak ideiez eta inspirazioz elikatzen jarraituko dugu.
Lehenengo afterwork honetan elkar ezagutu nahi dugu, eta geure buruari galdetu ea ekiteko behar dugun guztia daukagun.
Jolas eta dinamika parte-hartzaileak egingo ditugu galdera hauek egiteko: Zer da daukadana? eta Zer lor dezaket?
Urtea ondo hasiko dugu autoaurkikuntza pixka batekin eta helburuak finkatuz, BBK network-en barruan, inpaktua duen ekintzailetzaren mundu liluragarrian lehen urratsak ematen lagundu ahal izateko.