Haurkuna: Zaporearen esploratzaileak
Zentzumen-jolasa
Eskulanak.
Presta zaitez eskulan-jarduera honetan parte hartzeko. “Ahuakate galdua” ipuina oinarri hartuta, fruta honek Mexiko, Kolonbia eta Perutik zelan bidaiatzen duen eta leku bakoitzean zein izen ematen zaion jakingo duzu. Ondoren, zure ahuakatea diseinatuko duzu material erraz eta birziklatuak erabiliz. Sortzen duzun bitartean, elikagaiak lantzen eta garraiatzen dituzten pertsonei buruz berba egingo dugu, eta gizon-emakumeek zelan behar egiten duten gure mahaira irits daitezen. Azkenean, izen berezi bat aukeratu ahal izango duzu zure ahuakatearentzat.
