Haurkuna: Zaporearen esploratzaileak
Zentzumen-jolasa
Eskulanak
Saio honetan lupa magiko bat sortuko dugu. Kartoi mehearekin eta zelofan gorriaren zatitxo batekin egingo dugu. Lupa hau berezia da, berarekin bakarrik ikusi ahal izango dituzulako lan-orrian ezkutatuta dauden arrasto sekretuak; lupa barik, koloretako lerro askoren artean kamuflatuta geratzen dira marrazkiak. Ondoren, orri bat jasoko duzu, elikagai misteriotsu bati buruzko aztarna edo arrastoekin. Zure lupa magikoarekin arrasto bat bestearen atzetik aurkituz joango zara. Arrasto edo aztarna guztiak aurkituta, jaki sekretua zein den asmatu ahal izango duzu.
