1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Loading Ekitaldiak

Haurkuna: Zer behar du nire gorputzak?

Talde-tailerra

Data 18/02/26

Ordua 17:30 – 18:30h

Presta zaitez deskubritzeko elikadurak zelan laguntzen duen gure gorputza jagon edo zaintzen. Saio honetan, umeek jarduera sortzaile batean parte hartuko dute, non elikagaien eta gizakion gorputz-zatien irudiak apainduko dituzten, talde-lanerako material bisual bihurtuz. Kolorearen eta jolasaren bidez, jaten dugunaren eta gure gorputzak funtzionatzen duen moduaren arteko harremana ezagutzen hasiko dira.

Ondoren, talde-dinamika bat egingo dugu, non elikagaiak gorputzaren atal desberdinekin lotuko diren, guztion artean mural edo horma-irudi bat eraikiz. Prozesu horretan, askotariko elikadurak hazteko, energia izateko eta ondo sentitzeko duen garrantziaz berba egingo dugu, parte-hartzea, lankidetza eta ikaskuntza partekatua sustatuz.

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

BBK ARTEGILEAK ERAKUSKETA

Egoitza artistikoa Bizkaiko gizarte-zentroetan, BBK Fundazioak bultzatuta eta ANTespacio erakundeak koordinatuta

FILANDÓN  BBK ARTEGILEAK

Arratsalde bat pasatu nahi duzu hari, orratz eta konfidentzien artean?

Skip to content