Bizkaian Garapen Jasangarrirako Helburuak Lortzeko Aliantza Handia
83 erakundek osatuko dute BBK KUNA 2030 KIDEAK, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko erakundeen arteko aliantza. 2015ean, Nazio Batuek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea, eta orain, 2021ean, BBK Kuna, bere GJHen Etxea, irekiko du, Bizkaiaren etorkizuneko erronkei erantzuteko.
BBK KUNA 2030 KIDEAK sektore anitzeko aliantza bat izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian 2030 Agenda aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko. Gainera, BBK-k aitortzen du hizkuntza- eta kultura-aniztasunak funtsezko eginkizuna duela garapen iraunkor edo jasangarrian; beraz, BBK Kuna 2030 Kideak programak 17 GJH +1 (euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea) sartzen du.
Aliantzan, alde batetik, 17+1 AURRERAKIDE izango dira, GJH bakoitzeko bana +1; GJH bakoitzean trakzio-erakundeak izango dira, eta karga handiagoa izango dute 2030 Agenda lortzeko. BBK Kuna gunean inpaktu-ekintza bat aktibatzeko aukera izango dute, bakoitzak bere Garapen Jasangarriko Helburuari lotuta, eta Garapen Jasangarriko Helburu baten banderadun gisa, 2030 Agenda garatzearekin lotutako proiektuetarako finantzaketa eskuratzeko aukera ere bai.
Gainera, indarrak batzeko eta deialdira aurkeztu diren proposamenetako bakar bat ere atzean ez uzteko, KIDEAK egongo dira aliantzan, GJH jakin bat aurrera eramateko aukeratuak izan ez diren baina sarean parte hartzeko eta mundu hobea lortzeko ahaleginak batzeko interesa erakutsi duten erakundeak izango dira.
Aliantza osatzen duten elkarte eta pertsonek aukera izango dute BBK Kunaren ekosistemaren parte izateko, baita ere testuinguru horretan sortzen diren tokiko eta nazioarteko aliantzetan sartzeko, GJHekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza espezifikoa jasotzeko, eta Ikaskuntza Komunitateetan eta BBK Kuna-n gauzatzen diren gainerako proiektuetan parte hartzeko.
BBK-k, UNESCO Etxeak eta DOT S.Coop.ek, proiektu honetan laguntzen dutenek, elkarlanean hautatu dituzte AURRERAKIDEAK.
AURRERAKIDEAK
1 GJH: Pobrezia amaitzea
Caritas
UNICEF Euskadi
2 GJH: Zero gosea
Bizkaiko Elikagaien bankua
3 GJH: Osasuna eta ongizatea
Athletic Club Fundazioa
Biocruces Bizkaia
4 GJH: Kalitatezko hezkuntza
Centro de Formación Profesional de Somorrostro
Lauaxeta Ikastola
5 GJH: Genero-berdintasuna
Clara Campoamor
MET Community País Vasco
6 GJH: Ur garbia eta saneamendua
Aquadat
7 GJH: Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea
Iberdrola
Berdeago
8 GJH: Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa
Lantegi Batuak
Grupo Urbegi
9 GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Puente Bizkaia
Petronor
Arteche
10 GJH: Desberdintasunak murriztea
Bizitegi
Bakuva
11 GJH: Hiri eta komunitate iraunkorrak
Deusto Cities Lab Katedra
Bilbao Metropoli30
12 GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Elika
Grupo Eroski
13 GJH: Klimaren aldeko ekintza
BC3
Aclima
14 GJH: Urpeko bizitza
Izaro SUB
GARAVILLA- Bolton food
15 GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza
Cátedra UNESCO Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental UPV EHU Enkarterrialde
16 GJH: Bakea, justizia eta erakunde sendoak
EITB
17 GJH: Helburuetarako aliantza
Agirre Lehendakaria Center
Cebek
Innobasque
Metro Bilbao
17+1 GJH: Euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea
Fair Saturday
Universidad- Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundial
KIDEAK
3DLAN, Amiarte, Appsamblea Online, Bermeo Tuna World, Bilbao Arraunlari Beteranoak, Bilbao Basket Fundazioa, Bilbao, CEAR-Euskadi, Centro Formativo Otxarkoaga, Cluster Gaia, Coca – Cola, Coral de Bilbao, EuskarAbentura Elkartea, Feel the adventure, Ferruelo y Velasco, Gaman, Gaptain, Gaude, Gorabide, Hetel, IMQ Igurco, Ingreen, Kultiba, Kutxabank, Kuvu, La Cuadri del Hospi, La Salve Bilbao, Lagun artean, Lauro Ikastola, Last Tour, Lekeitioko Udal Liburutegia, Makuma, Medicos del Mundo, Mondragon Unibertsitatea, Norai, Ortzadar , Peñascal Kooperatiba, Realize S. Coop, Recircular, San Fidel Ikastola, San Viator, Save the Children, Sestao Berri, Techfriendly, Universidad de Deusto, Urremendi, Vidrala, Virtualware