Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Tailer teoriko-praktikoa, moda-diseinatzaile gazteei zuzendua, parte-hartzaileek hobeto uler dezaten zer den diseinu iraunkor edo jasangarria, zer den diseinu zirkularra eta zelan funtzionatzen duten bi ikuspegiek elkarrekin
Prestakuntzaz arduratuko den taldeak, Londreseko Arteen Unibertsitateko Diseinu Zirkularrerako Zentroko Becky Earley irakasle eta ikertzaileak zuzenduta, diseinu-prozesuaren barruan funtsezko erabakiak non hartu behar diren ulertzeko beharrezko estrategiak landuko ditu parte-hartzaileekin, diseinu zirkularrean sakonki murgiltzea lortzeko asmoz. Prestakuntzaren aurretik eta ostean inkestak egitea aurreikusi da emaitzak baloratzeko, baita parte-hartzaileek tailerrean hasten dituzten proiektuen jarraipena 6 hilabetez egitea ere, lortutako ezaupideak finkatzeko eta beren produktuei aplikatzeko.