Loading Events

GOOGAZ – Bizkaiko Kopa

Googaz-eko laugarren edizioak aurrera darrai eta dagoeneko bukatu da lehenengo fasea. Aurtengo erronka emantzipazioa izan da, Bizkaiko 7 herri desberdinetako 132 gaztek parte hartu dute Deabru Jokoetan eta horietako 19 gazte sailkatu dira Bizkaiko Kopara.

Date 18/06/22

Time 10:00 – 14:00h

Partekatu

Bizkaiko kopak BBK Kuna : GJHen Etxearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du eta
ekainak 18an ospatuko da BBK Kuna : GJH Etxean.

2-3 pertsonako 7 talde arituko dira haien herriak ordezkatzen eta emantzipazioaren erronkan lanean.

Gazteek lehenengo fasean identifikaturiko arazoei irtenbidea eman beharko diete proiektu desbedinak gauzatuz eta epaimahai bat izango daproiekturik egokiena eta talde irabazlea aukeratuko dituena.

Edizio honetako saria ABC (Africa Basque Challenge) programan parte hartzeko aukera izango da. Beraz, irabazleek, Senegalera bidaiatuko dute iraila eta abendua bitartean.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Haurkuna: Ilusio optikoak

JOLAS TRADIZIONALAK ETA GORPUTZ-ADIERAZPENEKOAK

BBK network afterwork: Pitch College

BBK network talentu eta ekintzailetza sare nagusia da Bizkaian. Eman izena eta zabaldu zure kontaktu sarea!