Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Sarrera dohainik
Sally Rous Eider Suso bilbotarraren proiektu musikal eta bisuala da, eta berarekin batera Ally Snow, untxi burua duen emakumea, bizi gidari bihurtzen da. Lofiaren eta elektropoparen artean, onirikoaren eta errealaren artean, melodia gozoen eta letra sendoen artean, Rousek eskutik helduta eramaten uzten duen mundu bat ehuntzen du. Bere musikan eta zuzenean hurbiltasunaren eta pertsonen arteko batasunaren aldeko apustua egiten du, eta argi eta ozen hitz egiten du osasun mentalari eta errusiar mendiari buruz, hau da, guztiok bizi dugun bizitza honi buruz.