Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketak Nazio Batuek gure planetaren norabidea aldatzeko zehaztu dituzten 17 helburuak gizarteak ezagutu eta horien inguruan hausnarketa egin dezan helburu du.
GIH bakoitza Euskal Herriko eta nazioarteko artisten, hasiberrien eta adituen 17 ilustrazioren bidez
irudikatzen da.
Irudiak UNESCO Etxeak aukeratu ditu, ilustrazio-lehiaketa baten bidez. Lehiaketa horretan, 13
herrialdetako (gehienak Hegoaldekoak) 170 egileren 197 ilustrazio jaso ziren.
Horiek aukeratzeko, genero-ikuspegia eta irudien eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista kontuan hartu
ziren, eta kultura-aniztasuna adieraziko dute.