BBK ODS Eguna

BBK-k datorren larunbatean, urriaren 29an, ‘BBK GJH EGUNA’ ospatuko du, kultura eta aisialdiarekin hitzorduz beteriko eguna, Bilbora hurbiltzen diren guztien artean Garapen Jasangarrirako Helburuak zabaltzea izango delarik ardatza.

Doako 18 jarduera ludiko eta kultural izango dira, 17 + 1 GJHetako bakoitzeko bana, publiko guztiei zuzenduta.

Tailerrak, erakusketak, antzerkia, laser ikuskizuna, dantza, artea edo moda jasangarriko desfileak izango dira hiriko gune enblematikoetan, urrezko amaiera izango duen egun batean zehar: Fuel Fandango bandaren eta Olatz Salvadorren kontzertua Etxebarriako parkean.

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda: pertsonen, planetaren, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza-plana.

Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) eta 169 jomuga zehatz ditu, 2030erako garatu gura direnak. BBK-k bere ibilbide-orrian du Nazio Batuek 2015ean ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzea.  

Etorkizuneko erronka horiei erantzuteko, BBK Kuna, GJHen Etxea, ireki zuen BBK-k oraintxe urtebete dela. BBK Kuna gizarte-berrikuntzako zentro aitzindaria da, Bilbo Zaharrean kokatua, eta GJHak ditu ibilbide-orri gisa. Sare eta aliantzen bidez, herrialdearen etorkizuna hobetu gura du, inor atzean utzi barik.

BBK Kuna ireki zeneko lehen urteurrenarekin bat eginez, eta 2030 Agenda Bizkaiko bizilagunei hurbiltzen jarraitzeko helburu sendoarekin, ‘BBK GJH EGUNA’k hurrengo hitzorduok proposatzen ditu, guztiak hurbileko kultura-eragileen eskutik eta modu jasangarrian ekoitzita.

EGITARAUA DESKARGATU

“BBK ODS Eguna” llenará Bilbao de actividades lúdicas y culturales gratuitas el sábado 29 de octubre.