Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Sorkuntza eta ekintza tailerra.
Jostatzeko jaurtitzaile dibertigarriak sortuko ditugu. Ur-edalontzi organiko batzuk hartu eta kontuz oinarria kenduko diegu. Ondoren, globo edo puxika bat lotu eta goiko aldea moztuko diogu. Jarraian, edalontziaren behealdean jarriko dugu zinta isolatzailearekin. Azkenik, espresioa jarriko diogu aurpegi txiki irribarretsuarekin eta… jolasera! Ur-tantak irudikatzen dituzten borla urdinak jaurti eta jasotzen jolas egingo dugu. Binaka egingo dugu.