Bakarzain Proiektuarentzat saria

Anibal M. Astobizak Filosofia eta Osasun Publikoaren III. Biltzarrean flashtalk formatuan aurkeztutako bakardadeari buruzko hitzaldia lehen postuarekin saritu zuten.

Anibal M. Astobiza BBK KUNA Institutuak bultzatu eta BBK Fundazioak finantzatutako #BAKARZAIN proiektuaren ikerketa-taldeko kidea da.


Txosten irabazlean, #BAKARZAIN proiektuaren esparruan ikertzen ari diren alderdi zehatzen berri ematen da: gura bako bakardadea eta zainketak.

Filosofia eta Osasun Publikoko Biltzarraren hirugarren edizio hau Bartzelonan izan zen irailaren 27, 28 eta 29an. Daniel Innerarityk, BBK KUNA Institutuko Adituen Kontseiluko presidenteak, parte hartu zuen inaugurazio-jardunaldiaren amaierako hitzaldian, baita ere Txetxu Ausín-ek, #BAKARZAIN ikerketa-proiektuaren zuzendarikideak, “Osasun publikoaren erronken aurrean herritarrek dituzten bertute etikoak” gaiaz egindako mahai-inguruan.