A bordo del tiempo: Kulturarteko etorkizunerantz nabigatzen
BBK Kunan martxan dugun Ikaskuntza Komunitatea: Kulturarteko Bitakora Koadernoaren esparruan, UN ETXEA – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkartearekin lankidetzan, BBK Salan azaroaren 14an A bordo del tiempo antzezlana aurkeztuko dugu, gure saioetan partekatutako guztiaren emaitza.
A bordo del tiempo bidaia zirraragarria da, eta gure desberdintasunen aberastasunaz eta etorkizun inklusiboagoa eraikitzearen garrantziaz hausnartzera eraman gaitu. Parte-hartzaileen ahotsen eta esperientzien bidez, kulturartekotasuna gizarte-berrikuntzarako eragile bat izan daitekeela aztertu dugu.
Baina, zer da gizarte-berrikuntza?
Berrikuntza soziala teknologiatik eta produktuetatik harago doa. Gizarte-erronkei sormenezko irtenbideak aurkitzea da helburua, pertsonak erdigunean jarrita. Alde horretatik, kulturartekotasuna berrikuntza-iturri agortezina da; izan ere, beste modu batean pentsatzera, geure sinesmenak zalantzan jartzera eta lankidetzan aritzeko modu berriak aurkitzera bultzatzen gaitu.
Kulturartekotasuna, berrikuntzaren katalizatzaile gisa
Kulturen arteko elkarrizketa eta errespetua sustatzean, kulturartekotasunak aukera ematen digu:
- Ikuspegi berriak aurkitzeko: jatorri askotako pertsonekin elkarreraginean aritzean, gure mundu-ikuspegia zabaltzen dugu eta erronkei aurre egiteko tresna berriak eskuratzen ditugu.
- Sormena sustatzeko: kultura-aniztasunak gure pentsamendua aberasten du eta irtenbide sortzaileago eta originalagoak bilatzera bultzatzen gaitu.
- Komunitate indartsuagoak eraikitzeko: kulturartekotasunak gizarte-kohesioa sustatzen du eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzen laguntzen digu.
Zelan aplika dezakegu kultuartekotasuna gure eguneroko bizitzan?
- Entzute aktiboa: besteen esperientzia eta ikuspegiei arreta jartzea, epaitu barik.
- Enpatia: jar zaitez besteen lekuan eta saiatu beraien ikuspuntuak ulertzen.
- Lankidetza: lan egizu jatorri askotako pertsonekin helburu komunak lortzeko.
- Etengabeko ikaskuntza: mantendu buru irekia eta bilatu etengabe ikasteko aukera berriak.
A bordo del tiempo lehen urratsa izan da kulturartekoagoa izango den etorkizunerako bidaia honetan. Partekatutako istorioen bidez, aldaketa positibo baten haziak erein ditugu.
Gai hau aztertzen jarraitzera gonbidatzen zaitugu, zatoz azaroaren 14an eta gozatu antzezlanaz bertan inplikatu garen geztiokin batera. Mundu bidezkoago eta ekitatiboago bat zelan eraiki dezakegun erakusteko hondar-ale edo ekarpen txiki bat da.