Etorkizun solidarioak aktibatuz: boluntarioen funtsezko zeregina guztiontzako Bizkaiaren misioan
Bizkaia inklusiboagoa eraikitzeko, ekintza behar da, eta boluntariotza da horren eragile indartsuenetako bat. Gizarte-berrikuntzaren etxea den BBK Kunatik tresna estrategikotzat hartzen dugu: laguntza-sareak ehuntzen, enpatia sustatzen eta oztopoak kentzen dituen indarra.
Ekintza boluntario hau da gure misio edo egitekoaren adierazpen praktikoa: Bizkaiarentzat etorkizuneko inspiratzaileak aktibatzea, herritarren, enpresen, erakundeen eta akademiaren artean baterako sorkuntzaren bidez.
Zergatik da boluntariotza gizarteratzeko funtsezko tresna??
Boluntariotzaren balioa sortzen duen giza loturan datza, inklusiorako katalizatzaile indartsu gisa jardunez.
- Loturak eta enpatia sortuz: boluntariotzak hainbat errealitatetako pertsonak konektatzen ditu. Zuzeneko truke horrek aurreiritziak hausten ditu, eta “haiek eta gu”ren pertzepzioa “gu” kohesionatu bihurtzen du, hori izanik gizarte inklusibo baten oinarria.
- Hesiak hautsiz: bakardadea edo eten digitala bezalako hesi ikusezinen aurrean, boluntariotzak zubi legez jokatzen du. Laguntza behar dutenak laguntza eskain dezaketenekin konektatzen ditu, gizartean erabat parte-hartzeko baliabideak eta aukerak eskuratzea erraztuz.
Boluntariotza Bizkaian, arima solidarioa duen lurraldean
Bizkaiak ukaezina den DNA solidarioa du, eta eragile horren gainean jarraitzen dugu gaur egun eraikitzen.
Aldaketa-eragile historikoa: gure lurraldeak elkarte-sare sendoa du, eta hori funtsezkoa izan da gizartearen aurrerabiderako. Lankidetza-ondare horren gainean, gaur egungo erronketara egokitutako partaidetza-modu berriak bultzatzen ditugu BBK Kunatik.
Inklusiorako egungo erronkak: gaur egun, erronka batzuek (gura bako edo nahi ez den bakardadeak, eten digitalak, komunitate berrien integrazioak…) erantzun berritzaileak eta ekintza boluntario estrategikoagoa eta koordinatuagoa eskatzen dituzte.
BBK Kuna: Bizkaia kohesionatuagorako ekintza boluntarioa katalizatzen
BBK Kunan boluntariotza eraginkorragoa eta eraldatzaileagoa izan dadin lan edo behar egiten dugu, asmo onak benetako inpaktua duten proiektu bihurtuz.
- Gure baterako sorkuntza-eredua: herritarrak, boluntariotza korporatiboa duten enpresak eta gizarte-erakundeak konektatzen ditugu helburuak bat etor daitezen. Horrela, boluntariotzako ordu bakoitzak aldaketa sakonagoa eta iraunkorragoa sortzen du.
- Eraldatzen duten proiektuak: adibide argi bat elikaduran jartzen dugun arreta da. Hemen boluntariotza funtsezkoa da: baratze edo ortu komunitarioetan parte hartzetik hasi eta elikagaien bankuei laguntzeraino. Ekintza horiek elikagaien segurtasun-ezaren aurka egiteaz gain, komunitatea eraikitzen dute.
Zelan izan zaitezke aldaketaren parte? Zure boluntariotzarako lehen urratsak
Pausoa ematea dirudiena baino errazagoa da. Gakoa zure borondatearen ekarpena egiteko leku egokia aurkitzea da.
- Topatu zure kausa: hausnartu zer kausak motibatzen zaituen: adinekoei laguntzea, gazteak, ingurumena… Zure interesekin bat datorren proiektu bat aurkitzeak zure inplikazioa askoz esanguratsuagoa izatea ekarriko du.
- Hazkunde pertsonaleko esperientzia: boluntariotza zentzu bikoitzeko bidea da. Ekarpenak egiteaz gain, balio handiko esperientzia jasoko duzu, trebetasunak (talde-lana, arazoak konpontzea…) garatuz. Hazkunde-tresna indartsua da.
Elkarrekin eraiki dezagun Bizkaiaren etorkizuna
Gizarte-aldaketa pertsona guztien eskura dago, eta boluntariotza da horren froga. Ekintza bakoitzak elkartasun-sare bat eratzen laguntzen du, eta horrek Bizkaia leku bidezkoagoa eta inklusiboagoa izatea eragiten du.
Etorkizuna ez dago idatzita: elkarrekin eraikitzen dugu, egunez egun. BBK Kunatik, aldaketa honen parte aktibo izatera gonbidatzen zaitugu.
Etorkizun hori eraikitzen hasi nahi duzu gaur?