Aholku-Kontseiluaren beste bilera bat

Aste honetan bigarren aldiz bildu da BBK Kunako Aholku-Kontseilua. Bilera horretan, erabakiak hartzeaz gain, eraikinaren obren egoeraren, abian dauden proiektuen, kanpoaldearen urbanizazioaren eta beste gai askoren berri eman zitzaion Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoetako 21 bizilagunek osatutako organoari.