Badakizu zein den munduaren birika? 

Oraindik munduko birika Amazonia dela uste baduzu, irakurtzen jarraitu beharko zenuke.

Zalantza barik, Amazonia ezinbesteko lekua da planetaren ingurumen-orekarako, baina bada beste leku bat, are eremu zabalagoa hartzen duena eta biodibertsitate are garrantzitsuagoa duena: ozeanoak.

Ozeanoek planetaren % 70 baino gehiago estaltzen dute, oxigeno guztiaren % 50 baino gehiago sortzen dute, eta gizakiok sortutako karbono-dioxidoaren % 30 inguru xurgatzen dute, berotze globalaren eragin edo inpaktuak arinduz.

Eta hori, zergatik? Ozeanoetan flotatzen duen fitoplanktonak arnasten dugun oxigenoaren erdia gutxienez sortzen duelako eta aldi berean atmosferatik karbono-tonak xurgatzen dituelako.

Horregatik, ozeanoak dira gure planetaren bihotza eta arnasa hartzea ahalbidetzen digun oxigeno-iturri handia.

Gainera, ozeanoa funtsezkoa da munduko ekonomientzat. Kalkuluen arabera, 2030erako 40 milioi langile inguru arituko dira ozeanoekin lotutako sektore osoan, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) jakinarazi duenez.

Nazio Batuek berariazko helburu bat ezarri dute hain garrantzitsua den gai honetarako: 14. GJH. Helburu horrek, berariaz, ozeanoak eta itsasoak kontserbatzea bilatzen du.

Egun hauetan hondartzan edo ibaian bainatzen zarenean, gogoratu garrantzitsua dela zaintzea, horien mende gaudela. Ez utzi hondakinik, ez zikindu eta ez jaurti ezer itsasora, eta parte hartu hondartzak garbitzen, uretan edo hondarretan ikusten dituzun plastikoak bilduz.

Gainera, saiatu zure bisitak ahalik eta eragin txikiena izan dezan ekosisteman eta biodibertsitatean. Estimatu ozeanoa basa bizitza hondatu barik, eta inoiz ez mugitu harkaitz edo koralik. Sekula ez bota ezer itsasora.

Zaindu ozeanoak eta itsasoak, horren mende dago gure oraina eta etorkizuna.