Badator HaurKuna!!

BBK Kunak HaurKuna programa jarriko du abian urriaren 1etik aurrera.

Horrela, datorren udaberrira arte, GJHen Etxeak hainbat jarduera eta tailer hartuko ditu asteazken eta larunbatetan, 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, helburu argi batekin: jolasaren bidez inpaktu positiboa sortzen jarraitzea, txikienak 2030 Agendara eta gizarte gisa aurrean ditugun etorkizuneko erronketara hurbiltzen diren bitartean. Eta horiek guztiak sorkuntza, birziklatze, musika edo jolas tailerren bidez!

Aurreko ikasturtean bezala, Haurkunako hitzorduak doakoak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 15-20 laguneko talde txikietan egingo dira. Izen-emateak esteka honen bidez egingo dira.

Hurrengo tailerrak, betiere GJHak erdigunean direla, honako hauek izango dira:

TAILERRAK URRITIK ABENDURA

17:30etik 19:30era

•          URRIA

URRIAK 1

BASERRIA EZAGUTZEN – HABITANTES DEL BASERRI

3. GJHaz, osasun eta ongizateari buruzkoaz, berba egingo dugu. Gure osasuna eta ongizatea sustatzeko, baserri batera joango gara. Han inguruan lantzen diren elikagai naturalez eta bertan bizi diren abereez, adibidez ardiez, berba egingo dugu, esne bikaina ematen baitigute gazta egiteko. Tailer honetan ardiak egingo ditugu: gorputza egiteko arto-opil harrotu bat hartuko dugu oinarri, eta aurpegitxoa kartoi mehearekin eta itsasteko begitxoekin egingo diegu.

URRIAK 5     

FRUTOMETROA

3. GJHaz, osasun eta ongizateari buruzkoaz, berba egingo dugu. Elikadura osasungarria izatearen garrantziaz berba egingo dugu eta elikagai osasungarrienetako bat fruta naturala dela aipatuko dugu. Horretarako, frutometro edo neurgailuak sortuko ditugu material artistikoarekin, jaten ditugun fruituen kopurua idatziz joateko. Etxera eroan eta sukaldeko leku ikusgarri batean jarriko dugu.

URRIAK 8

MUSIKA-UZTAIAK

15. GJHaz, lehorreko ekosistemei buruzkoaz, berba egingo dugu. Jarraian, musika-jolasak egingo ditugu, ekosistemen zaintza birsortzeko. Egingo ditugun jolasak: Hirurok globoan, eta Ahur edo esku-jolasak.

URRIAK 15

Birzikl-ARTE – BOLAK HARRAPATZEKOA          

JARDUERA:   EKO-TAILERRA

12. GJHaz, ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzkoaz, berba egingo dugu.  Ondoren, tailerrera joango gara, eta birziklatzearen bidez landuko dugu helburu hau. Bolak harrapatzeko bat egingo dugu birziklatzeko hainbat materialekin. Ontzi, soka eta borlekin egingo dugu.

URRIAK 19   

KUADRILLAKOAK ETA NI

JARDUERA:   SORKUNTZA-TAILERRA

4. GJHan, kalitatezko hezkuntzan, sartuko gara, Bilboko Udalaren balio-agenda ere landuz: “nortasuna, bizikidetza eta begirunea”. Hori pertsonaiak egiteko tailer baten bidez landuko dugu, eta pertsonaiak sortzeko birziklatzeko plastikozko koilarak hartuko dira oinarri gisa, eta hainbat materialen bidez nortasuna emango diegu.

URRIAK 22   

DANTZA EGITERA EUSKAL KANTAREKIN

3. GJHaz, osasun eta ongizateari buruzkoaz, berba egingo dugu. Musika eta mugimendua dira sustatzen duten jarduerak eta horretarako jolas musikal bat egingo dugu. “RIKI RIKI SALA LA LA” abestiarekin, bere letra ikasi eta koreografia bat sortuko dugu.  Abesti honekin euskara eta ohitura osasungarrien ikaskuntza sustatuko ditugu.

URRIAK 26   

MUNDUKO JOLASAK – KLOTSKI

  JARDUERA: BIRZIKLATZE-TAILERRA    

12. GJHaz, ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzkoaz, berba egingo dugu.  Tailer baten bidez landuko dugu, eta bertan puzzle mugikor bat egingo dute material birziklatuarekin.

•          AZAROA

AZAROAK 2

HIRI KUBISTAK – JEINU BAT BERDINDU GURAN

JARDUERA:   SORKUNTZA-TAILERRA     

11. GJHari, hiri eta komunitate jasangarriei, buruz berba egingo dugu. Kartoi mehezko fitxa baten gainean landuko dugu hiri bat eginez sistema kubistarekin.  Birziklatzeko ontzietatik hainbat tamainatako zatiak moztuko ditugu. Jarraian, forma geometriko horiek fitxa gainean jarri eta itsatsi egingo dituzte.

AZAROAK 5

UDAZKENEKO KOLOREAK

JARDUERA:   SORKUNTZA-TAILERRA

15. GJHaz, lehorreko ekosistemei buruzkoaz, berba egingo dugu.  Inguruan ditugun espazioak zaintzearen garrantzia landuko dugu, eta egiten diguten ekarpen guztia, zaintzen baditugu. Jarraian, Bilboko parkeetan batutako hosto eroriekin sorkuntza-lan bat egingo dugu. Tenpera jarriko diegu eta zigiluak egingo ditugu hostoak paper gainean jarrita.

AZAROAK 9

HERENSUGEAK – DRAGONES

JARDUERA:   SORKUNTZA-TAILERRA

15. GJHaz, lehorreko ekosistemei buruzkoaz, berba egingo dugu. Gure ekosistemak zaintzearen garrantzia landuko dugu, horrela animaliak babesten ditugu-eta. Ondoren, material birziklatuarekin sorkuntza bat, dragoi bat, egingo dugu. Oinarria kartoizko biribilkiarekin egingo dugu, eta bere sua zeta-paperezko zintekin.

AZAROAK 12

EMADAZU ERRITMOA

JARDUERA:   MUSIKA-JOLASAK

3. GJHaz, osasun eta ongizateari buruzkoaz, berba egingo dugu. Ohitura osasungarriak izatearen eta egunero ariketa fisikoa egitearen garrantziaz eta horrek gure osasunean dituen onurez berba egingo dugu parte-hartzaileekin. Ondoren, dantza-saio bat egingo dugu zuzendutako koreografiarekin. Berotzeko musika-jolas batzuekin hasiko gara eta gero musikaren erritmoan dantza egingo dugu. Dantza nagusiaren ardatza koreografia bat da, koadroekin markatutako laukizuzen handi baten gainean (klarionaz) egina, eta handik igaro behar da panderoarekin, jarraibideak betez. Handik igaro behar dute banan-banan.

AZAROAK 16

TITIREANDO / TXOTXONGILOTUZ

JARDUERA: BIRZIKLATZE- ETA SORKUNTZA-TAILERRA

12. GJHaz, ekoizpen eta kontsumo arduratsuaz, berba egingo dugu. Plastikozko edo gomazko eskularruak birziklatu eta txotxongiloak eginez landuko dugu.  Eskularruaren gainean pertsonaia sortuko dugu eta hari begiak, ahoa, ilea… jarriko dizkiogu.

AZAROAK 19

MURALA OFF-EN – NEONEZKO PINTURA

JARDUERA:   SORKUNTZA-TAILERRA

5. GJHaz, genero-berdintasunari buruzkoaz, berba egingo dugu. Jarraian, mural handi bat egingo dugu, eta hitz egin dugunari buruzko marrazkiak egingo ditugu han  neonezko (fluoreszente) pinturekin. Gero, argia moteltzean, margotutako guztiak ilunpetan dir-dir egiten duela esperimentatuko dute.

AZAROAK 23

Birzikl-ARTE – MOSAIKO HEGALARIAK

JARDUERA:   EKO-TAILERRA

12. GJHaz, ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzkoaz, berba egingo dugu.  Ondoren, tailerrera joango gara, eta birziklatzearen bidez landuko dugu helburu hau. Paperezko plateretan GJHen txantiloia marraztu eta birziklatzeko kolorezko paper-zatitxoekin beteko dugu, mosaiko bat balitz bezala. Ondoren, plater hegalariak bota edo jaurtitzen jolas egingo dugu.

AZAROAK 26

MUNDUKO JOLASAK – UZTAIA ETA PUXIKA / PERUKO ESTATUAK JARDUERA: MUNDUKO JOLASAK

17. GJHaz, helburuak lortzeko aliantzei buruzkoaz, berba egingo dugu. Jarraian, munduko jolasen bidez landuko dugu. Uztaia eta puxika, ibilbide bat markatuko dugu, irteera eta helmugarekin. Parte-hartzaile guztiek banan-banan egingo dute ibilbidea. Irteeran, puxikarekin kokatuko da jokalaria, eta ‘hasi!’ esandakoan, puxika kolpatuz irten behar du, ibilbidearen amaieran egongo den uztai batean sartu edo saskiratu arte. Guztiek egin ostean, zailtasuna areagotuko da eta buruaz edo hankaz jota ‘sartu’ beharko dute. Aldi berean, beste lankide batzuekin aliantzak egitea proposatzen dugu, horiek erraztu dezaten guztiak proba eginda iritsiko direla helmugara. Jarraian “Peruko estatuak” jolasean ere jardungo dugu. Jolas honetan beste haur baten atzean mugituko den haur-talde bat egoten da. Honek buelta ematen duenean, besteek geldirik geratu behar dute estatuak balira bezala; erreakzionatzen badute, mugitzen badira edo barre egiten badute, galdu egingo dute eta jokalariak kanporatuz joango dira.

AZAROAK 30

PAPEREZKO HARTXOAK

JARDUERA:   ZIENTZIA-TAILERRA

4. GJHaz, kalitatezko hezkuntzari buruzkoaz, berba egingo dugu, guzti-guztiok zientziaz baliatzeak duen garrantzia sustatuz, eta horrekiko interesa piztuz.  Horretarako, zientzia-tailer baten bidez zientzia hurbilduko dugu parte-hartzaileengana. Tailerra paper xurgatzailearekin egindako harren gainean uraren erreakzioa eta kolorea esperimentatzean datza. Ura tanta-dosifikatzaile batekin sartuko dugu pixkanaka-pixkanaka. 

•          ABENDUA

ABENDUAK 3

SUSTRAIAK – EUSKAL BANDA

JARDUERA:   MUSIKA- ETA ANTZEZPEN-JOLASAK

15. GJHaz, lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestu, lehengoratu eta sustatu gura duenari buruzkoaz, berba egingo dugu, erabilera horrek landaredian eta faunan duen eragina minimizatzeko helburuarekin. Horretarako, animaliak protagonista dituen musika- eta antzezpen-jolas baten bidez landuko dugu.

Jolasaren garapena: haur bakoitzak animalia-mozorro edo maskara bat (txakurrarena, katuarena, ahatearena, …) hartuko du. Monitorea arduratuko da gidatzeaz, eta haurrek jarduteko ordena adieraziko du. Lehenik txakurra, gero katua, eta horrela hurrenez hurren. Monitoreak BASERRIA! esaten duenean, haur guztiak lurrean etzango dira eta ez dute mugimendurik edo soinurik egingo.  Baserria eta gaua gelditu egiten dira begiraleak animaliaren bat izendatzen duenean.

ABENDUAK 10

ELURREZKO PANPINAK

JARDUERA:   TAILER ARTISTIKOA

13. GJHaz, klimaren aldeko ekintzari buruzkoaz, berba egingo dugu, gure klimari kalterik ez egiteko eta klima-aldaketa geldiarazteko positiboak diren ekintzez hitz egingo dugu, beste ondorio batzuen artean tenperaturen igoera baitakar horrek, eta elur gutxiago egitea eragiten du horrek.Jarraian, tailer bat egingo dugu, elurra izanik gure protagonista. Katilu batean bizarra mozteko aparra eta itsasgarria erdiz erdi nahasi behar dituzu. Marraztu kartoi mehearen gainean egin gura duzun marrazkia. Has zaitez pintzel baten laguntzaz marrazkiaren gainean margotzen.  Ipini nahi dituzun apaingarriak eta kito!

ABENDUAK 14

GABONETAKO SORPRESAK

JARDUERA: TAILER ARTISTIKOA

15. GJHaz, lehorreko ekosistemak babestu, lehengoratu eta horien erabilera jasangarria sustatu gura duenari buruzkoaz, berba egingo dugu berriro, landaredian eta faunan duten eragina minimizatzeko helburuarekin. Oraingoan, tailer artistiko baten bidez landuko dugu, eta untxi bat izango da bertan protagonista. Basoa hartu eta irekidurak egingo dizkiogu goian eta muturretan eta oinarrian; ondoren, untxiaren burua moztuko dugu kartoi mehean, eta belarriak eta aurpegia jarriko dizkiogu eta lastotxoari erantsiko diogu. Besoak ere lastotxoarekin egingo dizkiogu, eta grapaz finkatuko diogu gorputzari. Azkenik, lastotxoak irekiguneetatik sartuko ditugu eta has gaitezke haiekin jolasean. Basoaren azpian lastotxoa mugitzean, untxia mugitu egingo da.

ABENDUAK 17

URPEKO BIZITZA

JARDUERA: TAILER ARTISTIKOA

14. GJHaz, urpeko bizitzaz, berba egingo dugu. Ozeanoak itsas zalditxo, izurde, balea, koral eta beste izaki bizidun askoren bizileku dira. Ozeanoak gure planetaren bizi-euskarria dira, ura, elikagaiak eta klima erregulatzen laguntzen baitute. Jarraian, sormenezko arrain batzuk eginez landuko dugu gaia. Arrainak egiteko, biltzeko burbuiladun plastikoa birziklatuko dugu. Jarraian, tenpera urdin eta zuria jarriko diogu arrainetan. Azkenik, kartoi mehe beltzezko pleguen gainean, arrainak margotuko ditugu tenperaz egin ditugun arrainen estanpazioarekin.

ABENDUAK 21

OLENTZERO DATOR!

JARDUERA:   KARTOIZKO SORKUNTZA-LANAK

10. GJHaz, desberdintasunak murrizteaz, berba egingo dugu, ume batzuek ezin dute eskolan bazkaria ordaindu eta gose dira. Eskuzabaltasun-jarrera eta besteari laguntzea landu behar dira. Jarraian, GJHa lantzen jarraituko dugu, mugikortasuna emango diogun ebakigarri batekin. Ebakiko dugun pertsonaia Olentzero izango da, Errege Magoak edo Papa Noel ere aukera daitezke, besteez gogoratzen diren eta opariak banatzen dituzten pertsonaia eskuzabalak. Pertsonaiak margotu egingo ditugu, ebaki, eta koadernagailuekin eskuei eta oinei eutsiko diegu. Eta gero, jolastera!