Objetivos ODS

BBK Kuna eta Cebek enpresentzako GJH tailerraren 5. edizioa amaitu da

9 erakundek parte hartu dute BBK Kuna, Cebek eta Bizkaiko Foru Aldundiak ETE-etan GJHak sustatzeko abian jarritako programan.

Hiru erakundeek martxoaren 2an jarri zuten martxan ekimenaren 5. edizioa, jakitun baitziren enpresen zeregina funtsezkoa dela etorkizun jasangarriagoa lortzeko. Programan, enpresa bakoitzaren egunerokotasunetik GJHei erantzuteko ibilbide-orri bat identifikatu eta marrazten zen.