BBK Kuna: Gabon Kantak

BBK Kunatik: GJHen Etxea, Bilboko Koral Elkarteko haur abesbatzaren Gabonetako kontzertura gonbidatzen zaituztegu. Emanaldi honetarako, plazak mugatuak izango dira, eta BBK Kunara iristeko hurrenkera hertsian.

Kontzertua 19:30ean hasiko da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Errepertorioa

Bilboko Koral Elkarteko Haur abesbatza
Jose Luis Ormazabal, zuzendaria
Alberto Sáez Puente, pianoa

Can I ride, Kirby Shaw/Donald Moore
Al Shlosha d ‘varim, Allan Naplan
Uso zuria/Akerra ikusi dugu, Xabier Sarasola
Baloo baleerie, eskoziar herrikoia/Arr.: Ruth Elaine Schram
Mary sat a rockin ‘g, Greg Gilpin
Olentzero, Norberto Almandoz
Heaven is a wonderful place, beltz espirituala

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua 1984. urtean sortu zen, Bilboko Koral Elkarteko orduko zuzendariak, Gorka Sierrak, bultzatuta. Funtsean, abeslariak Elkarteko Musika Ikastetxeko ikasleak izaten dira. Hamar urteko ibilbidearen ostean, 1994an, Sierrak José Luis Ormazabali eman zion makila, eta harrezkero zuzendari nagusia da. Dena den, koruak izan ditu beste irakasle batzuk ere: John Elliot Gardiner, Mistoslav Rostropovich, Juanjo Mena, Víctor Pablo Pérez eta Ros Marbá, besteak beste. Talde gaztea ohikoa da Euskal Herriko kantu koralaren eszenan, dela a capella kontzertuetan, dela mota askotako ikuskizunetan, Brittenen War Réquiem lanean, kasu, Calixto Bieitok zuzendua, baina baita hemendik kanpokoan ere: berriki, Ravennako Teatro Alighierin aritu da, Marseillako Ballet Nazionalarekin batera, hala nola Madrilgo Auditorium Nazionalean eta Teatro Realen, Bartzelonako Palau de la Músican, Sevillako La Maestranzan, etab. Horrez gain, EOS eta BOS tokiko orkestrek lagunduta abestu izan du, eta hainbat lanen estreinaldietan parte hartu du: Zeru urdinetik, B. J. Berstelmeierrena; Cantata Euskadi, C. Bernaolarena; Eguberriko Iguzki, X. Sarasolarena; Koral bat gara, X. Sarasola eta X. Amurizarena; Kantuz ari den herria, I. Urkizu eta A. Egañarena; Deitzen dizut Virgilio, J. C. Pérez eta B. Atxagarena; Kantatu landu Ikasi eta Ez beti da ez, F. Velázquezena. Halaber, estatuko orkestrekin batera abestu izan du, JONDE, ONE eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, kasu, bai eta nazioartekoekin ere: Royal Philharmonic Orchestra eta Mariinsky Antzokiko Operako Orkestra, besteren artean, errepertorio sinfonikoari edota operakoari helduta, zeinen artean hauek nabarmentzen diren: I Pagliacci, R. Leoncavallorena; Carmen, G. Bizetena; Mirentxu, J. Guridirena; Noeren uholdea, B. Brittenena; Boris Godunov, M. Mussorgskyrena; eta Tosca, Turandot eta La Bohème, G. Puccinirenak.