BBK Kuna Innobasque Euskal Berrikuntza Mapak aukeratutako eragileetako bat da
Euskal Berrikuntza Mapa plataforma bakarra da, enpresei berrikuntzak egiten laguntzeko soluzioak eskaintzen dituena, eta 125 kasu praktiko baino gehiagoko bilatzailea du, 650 irtenbide eskaintzen dituztenak Berrikuntzaren Ekosistemako 250 agente, horien artean BBK Kuna, eta haietara sartzeko zuzeneko kontaktua.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta 250 agenteen arteko lankidetzaren emaitza da Mapa; besteak beste, enpresak, ezagutza-eragileak, eragile publikoak, tokiko garapen-agentziak, finantza-erakundeak eta gizarte-eragileak. Gainera, mapak profil espres bat du bilaketa doitzeko, eta 10 minututan kasu bakoitzerako irtenbide egokienetara bideratzen du.
Innobasquek sozializazio-lan handia egiten du Euskadin gertatzen den jarduera berritzailea ikusaraziz (batez ere ETEena), gai horri buruzko datu guztiak gizartearen esku jarriz, hala nola eskura dauden Europako, Estatuko eta eskualdeko laguntzak, edo Euskadin Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen aurreko edizioa inauguratu zuen X. Global Innovation Day bezalako ekimenak diseinatuz.
Lankidetza funtsezkoa da ETEei lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetuko dieten berrikuntzak egiten laguntzeko. Euskal Berrikuntza Mapa horren adibide garbia da. Denok batera gehitu dugu.
Leire Bilbao (Innobasqueko zuzendaria)