BBK Kuna Institutua Bultzatzen Dute BBK-k Eta Globernance-k
BBK-k eta GLOBERNANCE-k ─Gobernantza Demokratikoaren Institutuak─, Daniel Innerarityk zuzenduak, Euskadin pentsamendu-gune estrategiko bat garatu dute elkarlanean, aurrean izango ditugun erronka nagusiak identifikatzeko eta Nazio Batuek definitutako Garapen Jasangarrirako Helburuetan eta 2030 Agendan eta gizarte-berrikuntzan bereziki eragiteko.
BBK Kuna Institutua da, Garapen Jasangarrirako Helburuen eta gizarte-berrikuntzaren esparruan, Bizkaiko Lurraldearen etorkizunerako garrantzi estrategiko handiena duten gaiei buruzko ikerketa-ekintza bultzatzeko eta gogoeta egiteko organoa.
BBK Kuna Institutuaren zeregin nagusia Bizkaiaren garapenerako funtsezkoak diren jarduera-esparruak eta -lehentasunak identifikatzea eta ikerketa-ekintzako proiektuak bultzatzea da. Ez da hori izango erronkak sortzeko eremu bakarra. Auzoko Aholku Batzordeak, Bizkaiko gazteek eta erakunde laguntzaileek BBK Kunan egingo den lanerako oinarri gisa proposatu eta balioko dute, eta GJHen Etxean abiaraziko diren programak elikatuko dituzte.
BBK Kuna Institutuak Adituen Kontseilu bat izango du identifikazio-lana egiteko, eta BBK Fundazioarekin koordinazio estua izango du ekimenak bultzatzeko.
Beren hausnarketetan, mundu akademikoaren eta ezagutzaren, gizarte zibil antolatuaren, enpresa-komunitatearen eta erakunde publikoen parte-hartzea txertatuko dute hainbat prozesutan (Helize Laukoitza).
BBK Institutuaren Kontseiluak 2020ko urrian egin zuen lehen bilera. Harrezkero, hainbat topaketa egin dira, eta horietan lehentasunezko ikerketa-esparruak identifikatu eta lehenetsi dira.
Aldi berean, BBK Kuna Institutuak hiru “zero” ikerketa edo proiektu abiarazi ditu, aldez aurretik lehentasunezkotzat identifikatuak.
- ESG (Environmental, Social and Governance) ZIURTAGIRIari buruzko ikerketa-proiektua.
- Gura bako bakardadeari eta gizabanakoaren, gizartearen eta teknologiaren arteko elkargunean duen eraginari buruzko ikerketa-proiektua.
- 2020 eta 2021 urteetako COVID-19 pandemia osteko liburu zuriaren garapena.