BBK Kunak GJHak hobeto ezagutzeko escape room bat jarri du martxan berriro

BBK Kunak, GJHak adin guztietako bizkaitarrei hurbiltzeko duen misio edo eginkizunean, beste escape room bat jarri du martxan, adin guztietako jendeak Garapen Jasangarrirako Helburuak modu ludiko eta dibertigarrian ezagutu ahal izan ditzan.

Familiek eta gazteek “Jasangarritasunaren aldeko Scoutak” izateko aukera izango dute, eta, elkarlaneko hainbat erronkaren bitartez, planetarentzat etorkizun hobea lortzeko beharrezkoak diren intsignia guztiak lortzeko probak gainditzen joan beharko dute.

Murgiltze-esperientzia honek 60 minutu irauten du eta doako jarduera da, aldez aurretik izena emanda esteka honetan eskura dagoen formularioan.

Parte-hartzaileek escape room-eko game master-ak izango dituzte lagun, eta, behar duten informazio guztia emateaz gain, jardueran lagunduko diete, erronkak gainditzeko pistarik behar izanez gero.

ORDUTEGIAK ETA DATAK

  • Ostirala, maiatzak 26: 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara
  • Larunbata, maiatzak 27: 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara
  • Ostirala, maiatzak 30: 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara
  • Larunbata, ekainak 1: 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara