BBK Kuna: The Future Game “Llegada al futuro”/”Etorkizunera iristea”

Martxoak 11, osteguna

9.30-11.00 BBK aretoa

Bizkaiko 30 gaztek azken 4 asteetan egin duten etorkizunerako bidaia amaierara iritsi da. The Future Game, ikaskuntza gamifikatuko programa bat da, non gazte ausartek mende honetako joera eta erronka garrantzitsuenak esploratzen dituzten, inguruan inpaktua izango duten etorkizuneko ikuspegiak eta prototipoak sortzeko. Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak esparrutzat hartuta, gazteak ikaskuntza-prozesu batean gidatu dira, ‘Etorkizuneko ahotsak’ adituek inspiratuta, eta gizarte-berrikuntzako trebetasunez hornituta daude.

Gazteen komunitate hori funtsezko eginkizuna betetzen ari da Bizkaiaren garapen ekonomiko iraunkorra eta etikoa hedatzeko, bai eta kultura inklusibo berriak eta konpromiso zibikoa sortzeko ere.

Datorren martxoaren 11n zain izango gaituzu BBK Aretoan. Bertan, etorkizuneko eragile ausart horiek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu. Bertan, XXI. mende ero honetan etorkizunean ongizatea bermatzeko duten esperientzia eta proposamenak kontatuko dizkizute.

Eskatu zure gonbidapena doan hemen

Ekitaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango duzu hemen