BBK Kuna: Bizkaiaren etorkizuna irudikatzeko gune bat

BBK Kuna erreferente bihurtu da Bizkaiko gizarte-berrikuntzan, topaketa- eta esperimentazio-gune bat, non hainbat eragilek batera lan egiten duten egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko. Baterako sorkuntzaren eta lankidetzaren ikuspegiarekin, BBK Kunak lurraldearen errealitatea jasangarritasun, inklusio eta erresilientziatik eraldatzea bilatzen duten ekimenak bultzatzen ditu.

Gizarte-berrikuntza aldaketa-eragile gisa

Egungo gizarteek erronka konplexuei egin behar diete aurre, eta pentsatzeko eta jarduteko modu berriak eskatzen dituzte horiek. Testuinguru horretan, gizarte-berrikuntza funtsezko tresna da arazoei (adibidez,klima-aldaketa, gizarte-desberdintasun edo ekonomia jasangarriagorako trantsizioari) irtenbide kolektiboak emateko.

BBK Kunak eredu parte-hartzailearen alde egiten du, non herritarrek, sektore pribatuak, erakunde publikoek eta akademiak elkarrekin lan edo behar egiten dugun Bizkaiaren etorkizuna irudikatu eta eraikitzeko. Metodologia horri esker, aukerak identifikatu, ezagutza sortu eta gizartean benetako eragina duten proiektuak abian jar daitezke.


Lankidetzaren garrantzia

Erronka horiei aurre egiteko, BBK Kunak gizarteko eragile guztien arteko lankidetzan oinarritutako eredu bat proposatzen du. Herritarrek, enpresek, erakundeek eta mundu akademikoak elkarrekin lan eginez bakarrik diseinatu ahal izango dira irtenbide berritzaile eta eraginkorrak.

BBK Kunaren konpromisoa gizarte-laborategi izatea da, ideiak sortzeko, ezagutzak partekatzeko eta ezberdintasuna markatzen duten proiektuak bultzatzeko gunea. Ikuspegi horrek, etorkizun iraunkor edo jasangarriagorantz aurrera egiteko aukera emateaz gain, gizarte-kohesioa eta lurralde honetakoa izatearen sentimendua ere indartzen ditu.

Elikadura: 2025erako ardatz estrategikoa

BBK Kunaren etapa berri honetako lehentasunezko eremuetako bat proiektu guztiei modu integral eta transbertsalean ekitea da, erronka gisako funtsezko gai bat urte osoan zehar.

Hala, 2025ean, etorkizunerako arlo giltzarri eta estrategikotzat hartuko da elikadura, eta eredu arduratsuago eta erresilienteagorantz aurrera egiten lagunduko diguten aukerak eta irtenbideak identifikatuko dira.


Elikagaien ekoizpenak eta kontsumoak osasun, ingurumen eta bertoko ekonomiarekin duten harremanaren ondorioz, sektore hori giltzarri edo funtsezkoa da Bizkaian eredu arduratsuagoa eta erresilienteagoa garatzeko.

Nekazaritzako elikagaien sektorea funtsezko zutabea da euskal ekonomiarentzat, eta eragin nabarmena du BPGan eta enpleguaren sorreran. Baina erronka handiak ere baditu aurrean, hala nola elikagai gutxiago alferrik galtzea, dieta osasungarri eta jasangarriak sustatzea, eta bertoko ekoizleei mesede egingo dieten merkaturatze-zirkuitu laburrak sustatzeko beharrizana.

Eraikitzeko dagoen etorkizuna

Bizkaia jasangarriago, osasungarriago eta bidezkoagorako bideak gizarte osoaren parte-hartze aktiboa eskatzen du. BBK Kunak ateak irekitzen dizkie eraldaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenei, elkarrizketa, ikerketa eta ekintzarako gune bat eskainiz.

Arlo sozialean berrikuntza etorkizuna irudikatzea da, eta gauzatu edo errealitate bihurtzeko orainaldian lan egitea. BBK Kunan, etorkizun hori elkarlan, sormen eta konpromiso partekatutik eraikitzen da.

Aldaketa hemen hasten da!

BBK Kuna, etorkizuneko inspiratzaileak aktibatzeko gunea biharko Bizkairako.