BBK Kunak bere aholku-kontseilua eratu du
BBK Kunak dagoeneko eratu du bere Aholku Kontseilua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Atxuri auzoetako jendeak osatutako organoa. Organo horrek BBK Kunaren erabakiak gidatuko ditu, eta, urtero, proiektu bat aukeratuko du inguruko pertsonek eta eragileek aurkezten dituztenen artean.
Auzo horietatik aurkeztu ziren 110 hautagaien artean zozketa bidez 21 herritar, profil askotakoak, aukeratu dira.
Aste honetan izan da erakunde horren lehen topaketa, eta bertako kideek elkar ezagutzeko balio izan du.