BBK Kunan izango da Ashokaren 2021eko Gizarte Ekintzaileen aurkezpena

BBK Kunan, GJHen Etxean, Ashokaren 2021eko Gizarte Ekintzaileen aurkezpena egingo da azaroaren 8an, 19:00etan.

Duela 15 urtetik hona, Ashokan gizarte-berrikuntzako liderrak bultzatzen dituzte, aldaketa positiboa eta eskala handikoa sortzeko gai izango den gizartea eraikitzeko.  Horregatik, urtez urte, aldaketa-eragile horiek identifikatu, babesa eman eta konektatu egiten dituzte, hazi eta pertsona gehiago inspira ditzaten. Ekitaldi hau lehen aldiz izango da Bilbon.

Ashokak ekintzailearengan, erakundearen bihotzean, jartzen du ardatza. Ashokaren ustez, pertsona hori gai da arazoari irtenbidea emateko, estrategia etengabe aldatzeko, beharrezko eragin edo inpaktura iristeko. 2021 honetan, Espainiako estatuan, Ashokak 46 Gizarte Ekintzaile, 6 Changemaker Gazte eta 20 Changemaker Eskola aukeratu ditu.

Azaroaren 8an, astelehena, talentu horien aurkezpena egingo da urteko ekitaldi handian, gizarte-berrikuntzaren sektorea eta belaunaldi berriak inspiratzeko xedeaz, eta aldaketaren lider berriak, Ashokaren komunitate zabalarekin bat egingo dutenak, aurkeztuko dira.

Ekitaldia online ere jarraitu ahal izango da Ashokaren eta BBKren YouTube kanalen bidez.