BBK Kunaren irekiera

BBK KUNA datorren astean irekiko da eta ekitaldiz beteta egongo da, publiko guztiek BBK Kuna proiektua ezagut dezaten antolatu baitira.

Asteburuan, ostirala (hilak 29) eta igandea (31) bitartean, egitarau artistiko oparoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.Familia osoarentzako tailerrak izango dira Tramakatraka-ren eskutik, eraikinera bisita gidatuak egingo dira, eta emanaldi eta proposamen artistikoak ere bai: Kalakanen kontzertua, kanpoan, Urazurrutiako kaian; Sanfran Korue, Zirkozaurre, La Glo Zirko, Arymux eta jam sessions … eraikina eta proiektua ezagutu gura dituen edonork horretarako aukera izan dezan, doan, aurrez gonbidapena erreserbatuta hemen.

Gainera, hilaren 26tik 28ra, gizarte-berrikuntzan eta GJHetan adituak diren eta inaugurazio-aste honetan parte hartuko duten hainbat pertsona izango ditu BBK Kunak bere hitzaldi eta topaketetan.