BBK ODS Eguna. Gogoratzeko eguna

Bilbok urrats bat gehiago eman zuen etorkizuneko erronkekiko konpromisoan, BBK ODS EGUNAren eskutik, Garapen Jasangarriaren Helburuei balioa emateko eguna, kulturarekin eta aisialdiarekin hainbat hitzordu eginez hiri osoan zehar banatutako hainbat espaziotan.

Bilboko gune enblematikoak, hala nola Erripako Kaia, Ingelesen Zelaia, Kale Nagusia eta Etxebarria Parkea adin guztietako pertsonez bete ziren, eta doako 18 jarduera ludiko eta kulturalez gozatu ahal izan zuten, 17 + 1 GJH bakoitzeko bat, publiko guztiari zuzenduta.

Jardunaldiaren hasiera hunkigarria izan zen. Eider Inunciaga BBK Kunako zuzendariak, Dionisia Perdiguero BBK Kunako Aholku Kontseiluko kideak eta Bakuva Elkarteko Fatima Mohammad Makhal txikiak mundu hobeago baten aldeko konpromisoa hartzearen garrantzia gogorarazi dute.

BBK ODS Eguna aitzakia ezin hobea izan da tokiko kultur eragileek modu iraunkorrean ekoitzitako kalitatezko proposamenez betetako egun bat igarotzeko, erronka argi batekin: egun parte-hartzaile bat egitea, guztiontzako proposamenekin.