BBK Open Science Fest 2021 Aurkezpena

BBK Open Science Fest jaialdiak zientzia ireki eta komunitarioa protagonista dituen beste edizio bat jarriko du abian ekainaren 7tik 13ra. Aurten, programazioak hogei saio eta jarduera baino gehiago biltzen ditu, herritarren aldeko eta herritarrentzako zientzian arreta jarrita, honako jakintza-adar hauen bidez: biologia sintetikoa, genetika, neurozientzia, biodibertsitatea, bioartea eta biodiseinua, ingurumena, neurorobotika edo gizarte- eta hezkuntza-berrikuntza.

BBKOSF´21ek bere programazioa aurkeztu du BBK Salan egindako prentsaurrekoan; bertan, Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak eta Ricardo Mutuberria BIOOKeko zuzendariak parte hartu dute. Biek nabarmendu dute garrantzitsua dela horrelako ekimenei leku egitea; izan ere, “zientzia demokratizatzen dute, horren praktika errazten dute, eta herritarrak protagonista bihurtzen dituzte zientzia komunitatearen eta planetaren mesedetan erabiltzeko”.

Jaialdiaren helburua zientzia zein liluragarria den eta mundua eta izaki bizidun guztiekin eta naturarekin ditugun harremanak hobetzeko zer aukera eskaintzen dituen erakustea da, modu atsegin eta festa-giroan.

Horretarako, estatuko eta nazioarteko 20 hizlarik baino gehiagok hartuko dute parte Jaialdi honetan, eta aurrez aurreko eta online parte-hartzeak uztartuko ditu, egungo egoerara egokitzeko eta barruan daraman zientzialaria atera gura duen orori horretarako aukera emateko, dagoen lekuan dagoela ere.

Argibide gehiago eta sarreren salmenta hemen.