BBKOSF´21 Hasi Da

BBK OPENSCIENCE FEST 2021 (BBKOSF ’21), zientzia irekia eta komunitarioa protagonista dela gozatzeko eta ikasteko beste edizio bat, hasi da. Aurten, hilaren 13ra (igandea) arte luzatuko da programazioa, eta hogei saio eta jarduera baino gehiago izango dira publiko guztientzat.

Herritarren eta herritarrentzako zientzian jarriko da arreta, honako jakintza-alor hauen bidez: biologia sintetikoa, genetika, neurozientzia, biodibertsitatea, bioartea eta biodiseinua, ingurumena, neurorobotika edo gizarte- eta hezkuntza-berrikuntza.       


Jaialdiaren helburua da zientzia zein liluragarria den erakustea, modu atseginean eta festa-giroan, baita mundua hobetzeko eta izaki bizidun guztiekin eta naturarekin ditugun harremanak hobetzeko zer aukera eskaintzen dituen ere.

Horretarako, estatuko eta nazioarteko 20 hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute Jaialdi honetan. Bertan, aurrez aurreko eta online parte-hartzeak uztartuko dira, egungo egoerara egokitzeko eta barruan daraman zientzialaria atera gura duen orok horretarako aukera izan dezan.

Ikusi hemen BBK OPENSCIENCE FEST programa eta ez huts egin tailerrak, saioak, hitzaldiak, zuzeneko showak, bootcampak eta NeuroFesta, ezta ere Kontzertua, hilaren 12an (larunbata), BBK Salan.