Bizkaian Garapen Jasangarrirako Helburuak Lortzeko Aliantza Handia

83 erakundek osatuko dute BBK KUNA 2030 KIDEAK, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko erakundeen arteko aliantza. 2015ean, Nazio Batuek  2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea, eta orain, 2021ean, BBK Kuna, bere GJHen Etxea, irekiko du, Bizkaiaren etorkizuneko erronkei erantzuteko.

BBK KUNA 2030 KIDEAK sektore anitzeko aliantza bat izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian 2030 Agenda aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko. Gainera, BBK-k aitortzen du hizkuntza- eta kultura-aniztasunak funtsezko eginkizuna duela garapen iraunkor edo jasangarrian; beraz, BBK Kuna 2030 Kideak programak 17 GJH +1 (euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea) sartzen du.

Aliantzan, alde batetik, 17+1 AURRERAKIDE izango dira, GJH bakoitzeko bana +1; GJH bakoitzean trakzio-erakundeak izango dira, eta karga handiagoa izango dute 2030 Agenda lortzeko. BBK Kuna gunean inpaktu-ekintza bat aktibatzeko aukera izango dute, bakoitzak bere Garapen Jasangarriko Helburuari lotuta, eta Garapen Jasangarriko Helburu baten banderadun gisa, 2030 Agenda garatzearekin lotutako proiektuetarako finantzaketa eskuratzeko aukera ere bai.

Gainera, indarrak batzeko eta deialdira aurkeztu diren proposamenetako bakar bat ere atzean ez uzteko, KIDEAK egongo dira aliantzan, GJH jakin bat aurrera eramateko aukeratuak izan ez diren baina sarean parte hartzeko eta mundu hobea lortzeko ahaleginak batzeko interesa erakutsi duten erakundeak izango dira.

Aliantza osatzen duten elkarte eta pertsonek aukera izango dute BBK Kunaren ekosistemaren parte izateko, baita ere testuinguru horretan sortzen diren tokiko eta nazioarteko aliantzetan sartzeko, GJHekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza espezifikoa jasotzeko, eta Ikaskuntza Komunitateetan eta BBK Kuna-n gauzatzen diren gainerako proiektuetan parte hartzeko.

BBK-k, UNESCO Etxeak eta DOT S.Coop.ek, proiektu honetan laguntzen dutenek, elkarlanean hautatu dituzte AURRERAKIDEAK.

AURRERAKIDEAK

1 GJH: Pobrezia amaitzea

Caritas

UNICEF Euskadi

2 GJH: Zero gosea      
Bizkaiko Elikagaien bankua       

3 GJH: Osasuna eta ongizatea           
Athletic Club Fundazioa

Biocruces Bizkaia

 
4 GJH: Kalitatezko hezkuntza            
Centro de Formación Profesional de Somorrostro

Lauaxeta Ikastola

5 GJH:   Genero-berdintasuna            
Clara Campoamor

MET Community País Vasco

6 GJH:   Ur garbia eta saneamendua
 Aquadat

7 GJH:   Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea   
Iberdrola

Berdeago

8 GJH:   Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa    
Lantegi Batuak

Grupo Urbegi

9 GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Puente Bizkaia

Petronor

Arteche

10 GJH: Desberdintasunak murriztea

Bizitegi

Bakuva   

11 GJH: Hiri eta komunitate iraunkorrak

Deusto Cities Lab Katedra

Bilbao Metropoli30

12 GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Elika

Grupo Eroski

13 GJH: Klimaren aldeko ekintza

BC3

Aclima

14 GJH: Urpeko bizitza

Izaro SUB

GARAVILLA- Bolton food

15 GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza

Cátedra UNESCO Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental UPV EHU Enkarterrialde

16 GJH: Bakea, justizia eta erakunde sendoak

EITB

17 GJH: Helburuetarako aliantza

Agirre Lehendakaria Center

Cebek

Innobasque

Metro Bilbao

17+1 GJH:  Euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea

Fair Saturday

Universidad- Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundial

KIDEAK

3DLAN, Amiarte, Appsamblea Online, Bermeo Tuna World, Bilbao Arraunlari Beteranoak, Bilbao Basket Fundazioa, Bilbao, CEAR-Euskadi, Centro Formativo Otxarkoaga, Cluster Gaia, Coca – Cola, Coral de Bilbao, EuskarAbentura Elkartea, Feel the adventure, Ferruelo y Velasco, Gaman, Gaptain, Gaude, Gorabide, Hetel, IMQ Igurco, Ingreen, Kultiba, Kutxabank, Kuvu, La Cuadri del Hospi, La Salve Bilbao, Lagun artean, Lauro Ikastola, Last Tour, Lekeitioko Udal Liburutegia, Makuma, Medicos del Mundo, Mondragon Unibertsitatea, Norai, Ortzadar , Peñascal Kooperatiba, Realize S. Coop, Recircular, San Fidel Ikastola, San Viator, Save the Children, Sestao Berri, Techfriendly, Universidad de Deusto, Urremendi, Vidrala, Virtualware