Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Bizkaiko ikastetxeek adimen urritasuna duten pertsonei buruzko marrazki-lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gorabidek antolatu du lehiaketa, 60. urteurrena dela eta.
Bizkaiko ikastetxeek adimen urritasuna duten pertsonei buruzko marrazki-lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gorabidek antolatu du lehiaketa, 60. urteurrena dela eta. Lehen Hezkuntzako goi-mailako zikloko (10-12 urte) ikasleei zuzenduta, jarduera honen helburua izan da nerabezaroaurreko kolektiboa adimen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatera hurbiltzea eta Gorabidek 60 urtez egin duen lanari buruzko ikuspegia ematea.
Inaugurazioa azaroaren 2an (asteartea) izango da, 18: 30ean, parte hartuko duten ikastetxeak bertan izango direla, eta desgaitasun intelektuala duen pertsona batek saria emango dio marrazki irabazleari. Era berean, Gorabideko zenbait erabiltzailek erakusketa muntatzen lagunduko dute.