Haurkuna: Future showroom
GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO SORKUNTZA- ETA SENTSIBILIZAZIO-TAILERRA
"BBK Kuna 2030 Kideak", Bizkaiko 2030 Agendarako aurrerabidea bizkortzeko erakunde eta liderren belaunaldi berria, gizartean aurkezteko ekitaldia.
2015ean, Nazio Batuek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. Orain, 2021ean, BBK buru dela, BBK Kuna 2030 Kideak programak helburu horiek lortzea bizkortu gura du: istorio ahaltsuen, inpaktuko aliantzen, ikaskuntzen eta proiektu berritzaileen bidez, Bizkaian aurrerapen inklusiboa, zuzena eta jasangarri edo iraunkorra lortzea, alegia.
Erakunde eta liderren belaunaldi berri bat sustatu gura dugu, munduko erronka nagusiei eta horiek Bizkaian duten eragin edo inpaktuari aurre egiteko. Askotariko gizarte-eragileekin egingo dugu hori: esparru akademiko, administrazio publiko, enpresa eta gizarte-erakundeekin, inor atzean utzi barik, Bizkaia eta planetarentzat etorkizun inklusiboago, zuzenago eta jasangarriagoari forma ematen ari direnekin.
2030 Agenda ekintza-dei bat da pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasunaren alde egiteko. Gizarteko eragile guztiok prest egon behar dugu beharrezko eraldaketak bultzatuko dituzten ekintzak sortzeko. 2030 urte bat baino gehiago da, egiteko modu bat da.
BBK Kuna 2030 Kideak programa abiarazi du BBK-k sektore anitzeko aliantza ikusgai bihurtzeko eta lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, 2030 Agenda aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortze aldera Bizkaian.
BBK-k aitortzen du hizkuntza- eta kultura-aniztasunak funtsezko eginkizuna duela garapen iraunkor edo jasangarrian; beraz, BBK Kuna 2030 Kideak programak 17 GJH +1 (euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea) txertatzen du.
Atxikitzen diren erakunde, pertsona eta enpresek konpromisozko urrats publikoa egingo dute, Bizkaia eraldatzeko eta etorkizun iraunkor edo jasangarriago, zuzenago eta bidezkoago baten alde egiteko.